2008ko edizioaren ebaluazio jardunaldiak:
2008ko azaroaren 15 eta 16an Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2008 programaren ebaluazio-topaketak egin ziren Barriako aterpetxean (Araba).
Argazkiak handiago ikusteko, klik egin irudien gainean



Irratiko iragarkia (mp3, 833 kb)
Egutegia:
-
apirilaren 15etik maiatzaren 5era: izena ematea;
-
-
maiatzaren 16, 17 eta 18an: aurrehautatutakoen topaketa Barrian;
-
-
maiatzaren 24an eta 25ean: hautatutakoen topaketa Barrian
Izena ematea:
Deialdia arautzen duen Agindua: 2008ko apirilaren 14ko EHAAn. Izena emateko epea, hurrengo egunean zabalduko da.
Izena emateko eskabideak aurkezteko epea : 2008ko apirilaren 15ean hasiko da, goizeko 9:00etan eta maiatzaren 5ean itxiko da.
Nola eman izena: Internet bidez egin dezakezu.
Gazteak hautatzeko prozesua:
Izena emateko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautaketa prozedura hasiko da.
Hautaketa prozedurak hiru fase ditu: aurrehautaketa, azken hautaketa eta informazio edo orientazio aldia.
1.- Lehen fasea edo aurrehautaketa. Bigarren fasera pasako diren 170 parte-hartzaile aukeratuko ditu, gehienez, horretarakoxe eratutako batzordeak. Honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat.
a) Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak.
b) Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten ezagupenak.
c) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko kide izatea.
d) Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunderen bateko kide izatea.
Batzordeak, egoki iritziz gero, elkarrizketa pertsonala egin diezaieke hautagaiei, aipatu berri ditugun alderdi horiei buruz.
Aurrehautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera 2008ko maiatzaren 12an, gazteek izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badute.
Barriara, honako agiri hauek eramango beharko dituzte:
- Izena emateko eskabidearen egiaztagiria (PDF), behar bezala sinatuta.
- NANaren edo AIZaren fotokopia.
- Erroldatze-agiria, 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoko udalen bateko erroldan dagoela egiaztatzen duena.
- Bi argazki.
- Izena emateko eskabidean gazteak adierazi dituen prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko ditu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
2.- Bigarren fasea edo azken hautaketa.
Lehen fasean aurrehautatutako gazteekin egin beharreko topaketa da; beraz, pertsona horiek nahitaez parte hartu beharra daukate topaketan. Hiru egunez egiten da barnetegi batean, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak ezartzen dituen baldintzetan.
Topaketa non eta noiz: Barriako aterpetxean (Narbaiza, Araba), 2008ko maiatzaren 16, 17 eta 18an.
Nola heldu Barriara:(Mapa)
Autobusak irtengo dira Barriarantz EAEko hiru hiriburuetatik, Maiatzaren 16an (ostirala):
-
Bilbo: goizeko 8.00etan, Luis Briñas kaletik (Termibuseko irteeran).
-
Donostia: goizeko 8.00etan, Gipuzkoa Plazatik.
-
Gasteiz: goizeko 8.30ean, Luis Heinz kaletik (Marianistas ikastetxearen aurrean).
Barriara bere gisara joan nahi duenak, goizeko 9:00etarako iritsi beharko du aterpetxera.
Igandean, maiatzak 18, behin betiko hautaketa-fasea amaituta, 13:30ean abiatuko dira Barriatik autobusak Bilbo, Donostia eta Gasteizerantz.
Eroso egoteko moduko arropa eraman behar da, baita papera eta boligrafoa ere.
Egonaldi horretan, Hautaketa Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen, eta horretarako honako hauek baloratuko ditu:
-
Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen egokitasuna, topaketan erakutsitako errendimendua aintzat hartuta.
-
Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen ezaugarriak zenbateraino diren egokiak garapenarako gobernuz kanpoko erakundeek deialdi honetarako aurkeztu dituzten lankidetza ekintzetarako. Aintzat hartuko da ekintza horietan integratzeko duten astia ere.
Hautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera 2008ko maiatzaren 19an, gazteek izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badute. Horrez gain, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza harremanetan jarriko da hautatutako gazte guztiekin.
Hautatzen baldin bazaituzte,honako hau dioen aitorpena sinatu beharko duzu, zure erantzukizunpean: alegia, ez duzula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dizun legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.
3.- Hirugarren fasea edo informazioa eta orientazio aldia.
Bigarren fasean hautatutako gazteekin egin beharreko topaketa da; beraz, hautatutako pertsona horiek nahitaez parte hartu beharra daukate topaketan. Barnetegi batean egingo da bi egunez, eta Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak ezarritako baldintzetan.
Topaketa horretan, hautatutako gazteei lankidetzako zer proiektutan arituko diren boluntario jakinaraziko zaie, eta proiektu horien gaineko informazioa eta argibideak emango zaizkie.
Topaketa non eta noiz: Barrian (Narbaiza, Araba), 2008ko maiatzaren 24an eta 25ean. Hasiera, maiatzaren 24an goizeko 9:30ean eta bukaera, maiatzaren 25ean arratsaldeko 14:00etan.
Bai lehen topaketan bai bigarrenean sor litezkeen ostatu eta mantenu gastuak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu; joan-etorriak, ordea, gazte bakoitzak hartu beharko ditu bere gain.
Informazio gehiago:
-
Kontsulta ezazu FAQ atala: gehien eta maizen egiten diren galderak.
-
|