Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ekonomia ituneko arbitraje batzordea
 
Ekonomia ituneko arbitraje batzordearen logotipoa

Osaera. Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordea

Arbitraje Batzordeak hiru kide ditu; horien izendapena  Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak erabakiko du (II. Kapitulua, 1. Sekzioa) eta Ekonomia eta Ogasun ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak formalizatuko dute.

2008ko apirilaren 4an osatu zen.

Arbitraje Batzordeko kideok itzal handiko adituak izan behar dira, zergen edo ogasunaren arloan lanbidez aritutakoak hamabost urtean, gutxienez.

Hasieran Arbitraje Batzordea osatu zuten kideak, honako hauek izan ziren:

  • Presidentea: Carlos Palao Taboada
  • Batzordekidea: Isaac Merino Jara
  • Batzordekidea: Fernando De la Hucha Celador

Ekainaren 30eko 418/2009 Dekretuan, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuaren proposamenez, Fernando De la Hucha Celador jauna Ogasun eta Finantzetako Sailburuorde izendatu zuten. Izendapen horren ondorioz, Fernando De la Hucha jaunak berak hala eskatuta, Arbitraje Batzordeko batzordekide lanpostutik kendu zuten. 2010eko azaroan Francisco Javier Muguruza Arrese jaunaren izendapena formalizatu zuten eta gaur egun Batzordea, hauek osatzen dute:

  • Presidentea: Carlos Palao Taboada
  • Batzordekidea: Isaac Merino Jara
  • Batzordekidea: Francisco Javier Muguruza Arrese

Arbitraje Batzordeko idazkaria ez da batzordekide izango, eta baldintza hau bete beharko du: Estatuko Administrazioaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren edo Foru Aldundien zerbitzura dauden langile izatea. Bere izendapena hiru urteko epeetarako eta txandakatua izango da.

Idazkari izendapena lehenengo epean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario baten gain egitea adostu zen eta gainera Arbitraje Batzordearen egoitza Gaztelako Atea kaleko 15. zenbakian dagoen higiezinean (01007 Vitoria-Gasteiz) ezartzea.

Hiru urteko epea igaro ondoren, Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen funtzionario bat izendatu da Idazkaria. Era berean, Arbitraje Batzordearen egoitza ere aldatu da.

Izendapena eta egoitza aldaketa ondorengo Aginduen onarpenaren bidez gauzatu da:

AGINDUA EHA, 2011ko maiatzaren19koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariaren kargugabetzea eta ordezkoaren izendapena xedatzen duena.

 AGINDUA, 2011ko maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua utzi eta bere ordezkoa izendatzea eta Batzorde horren egoitza aldatzea xedatzen duena.

  • Idazkaria: Pablo Urrecha Benguria
Azken eguneratzea: 2011/06/15