|
Sari ematearen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Madrilen. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Ondare eta Kontratazio Zuzendaria izan zen bertan, Jaime Dominguez-Macaya jauna.
Harrera bikaina
Lehen urratsak egin zituenetik, Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoko ereduak harrera bikaina izan du. Hala, TECNIMAP jardunaldien azken edizioan jaso duen Sariaz gainera (espainiar estatuko administrazioak biltzen dituen Administrazio Publikoen Modernizaziorako Informazio Teknologiei buruzko jardunaldiak), Europar Batasunak puntako erreferentziatzat hartu du kontratazio elektronikoko prozeduren arloan, eta Garapenerako Munduko Bankuak jardunbide onenen katalogoan sartu du.
|