

Azken eguneratzea: 2011/08/04
'Enpresen bilaketa' tresnak aukera ematen du Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatutako enpresak ikusteko, hainbat irizpide erabiliz.
Bilaketa egiteko, nahikoa da enpresek zein irizpide bete behar dituzten adieraztea, eta ondoren 'Bilatu' botoia sakatzea. Ondoren, bilaketaren emaitzak azaltzen dituen orria agertuko da, hautatutako irizpideak betetzen dituzten enpresa guztiak adieraziz.
Bertsio berri honetan bilaketa-irizpide gehiago sartu dira, bai enpresek eta bai funtzionarioek errazago egin ahal izan ditzaten bilaketak.
Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden enpresak baino ezin dira kontsultatu.
Bertsio berri honi esker bilaketak errazago egitea eta KEOren erabilera hobetzea espero dugu.
