Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa
contratacion

Azken eguneratzea: 2011/06/29

Itelazpi eta Euskal Trenbide Sarea Kontratazioaren Euskal Plataforman sartu dira

Eusko Jaurlaritzak, URAk, Izenpek, EJIEk eta Eibarko Udalak emandako urratsei jarraituz, beste bi erakunde sartu dira Kontratazioaren Euskal Plataformaren Kontratatzailearen Profilean: Itelazpi (Irrati eta telebistako garraio- eta hedapen-zerbitzuak eta gainerako telekomunikazio zerbitzuak) eta Euskal Trenbide Sarea.

2010eko urritik “Kontratazio Publikoa Euskadin” atariko Kontratatzailearen Profil berria prestatzen gabiltza. Horrela, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu argitalpena jasota geratzeari dagokionez, eta kontratu publikoei buruzko informazioa lortzea errazago izateko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei.

Profil berri horrek zerbitzuen eta gardentasunaren alorretako mailarik handiena ematen die enpresei eta adjudikatzeko ahalei.

Enpresak Internet bidez sar daitezke profil berrian, eta funtzionalitate hauek ditu:
- Denbora zigilatzeko eta edukia ziurtatzeko zereginak betetzen ditu.
- “On line” egiaztatzea argitaratutako informazioa osorik dagoen.
- Espediente beraren inguruan argitaratutako bertsio ezberdinak erkatzeko aukera.
- Espedientearen bizi osoa azaltzen duen trazabilitate-fitxategia deskargatzea.
- Interesa dakizkiokeen espedienteei buruzko informazioa jasotzeko harpidetza egitea, espedienteari buruzko guztiaren jakinaren gainean egoteko.
- Interesa dakizkiokeen kontratu-tipologiarako harpidetza egitea, RSS bidez.

Erakunde-aniztasuna duenez, Kontratatzailearen profilaren helburua da euskal sektore publikoko kontratu guztietara sartzeko atari bateratua izatea, Eusko Legebiltzarrak eskatu zuena betez. Une honetan Eusko Jaurlaritzaren eta, URAren, IZENPEren, EJIEren, Eibarko Udalaren eta orain sartu diren Euskal Trenbide Sarea eta Itelazpiren espedienteak ikus daitezke, baina gero eta sozietate publiko eta adjudikatzeko ahal gehiago sartuko dira profilean