Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Azken eguneratzea: 2008/05/06
Eusko Jaurlaritzak OJS eSender egiaztagiria lortu izan du eta, ondorioz, espedienteen iragarkiak DOUE-ra zuzenean eta automatikoki bidaltzeko baimena dauka.
Europako Elkarteko Argitalpen Bulegoak Aldizkari Ofizialera (DOUE) kontratazio iragarkiak espedienteak kudeatzeko erabiltzen den aplikaziotik (L-29) automatikoki bidaltzeko homologazio prozeduren Beta Urratsa gainditu duela jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari.


Honen bestez, Eusko Jaurlaritzak baimena dauka Europako Elkartearen arauen arabera atalase-maila gainditzen duten espedienteen iragarkiak zuzenean eta automatikoki Europako Elkarteko Aldizkari Ofizialera (DOUE) bidaltzeko. 


 

2006. urtean, Eusko Jaurlaritzako Kontratazio eta Ondare Zuzendaritzak iragarkien igorle automatikoa izateko (Request for OJS eSender) eskabide ofiziala egin zuen.  Europako Elkarteko Argitalpen Bulegoak Jaurlaritzaren eskabidea onartu egin zuen eta, ondorioz, geroztik XML izeneko programazio lengoaia erabiliz iragarkiak automatikoki bidaltzeko behar izan diren ondoko bi lanak bete ditu: 

·          Kontratazio espedienteak kudeatzeko erabiltzen den aplikaziotik (L-29) iragarkiak automatikoki bidaltzeko XML tankerako fitxategiak sortu. 

·          Iragarkien XML fitxategiak Eusko Jaurlaritzako e-Administrazio plataforma erabiliz Europako Elkarteko Argitalpen Bulegora automatikoki bidali.


 

Aurrerantzean, kontratazio espedienteak kudeatzeko erabiltzen den aplikazioan (L-29) iragarkiak automatikoki bidaltzeko botoi bat sakatu besterik ez da behar izango, orain arte bete behar izan diren lan astunak desagerraraziz.


 

Eusko Jaurlaritzak lortutako OJS eSender egiaztagiria garrantzitsua da oso, Estatu mailako lehena izateaz gain Europa osoan halako ziurtagiria lortu izan duten 33 elkarte besterik ez dagoelako.


 

Azkenik zera adierazi nahi genuke: Eusko Jaurlaritzak lortutako homologazioak gainetiko administrazioen (Udalak, Foru Aldundiak, Enpresa Publikoak, eta abar) onurarako izan daitekeela; izan ere, aipatu administrazioek Eusko Jaurlaritzaren bitartez bere iragarkiak ere Aldizkari Ofizialera (DOUE) automatikoki bidaltzeko aukera izango bailukete.