|
Erregistroa bokazio bikoitzarekin sortu zen: Enpresei eta Administrazio Publikoari zerbitzuak ematea. Hartarako, bere datuak EAEko Herri Administrazioetako organoen zerbitzura jartzen ditu, behar dituzten kontsultak egin eta informazio jaso dezaten.
Erregistroaren asmoa ere bada kontratuen izapideak arintzea, eta maiz eskaintza publikoetan parte hartzen duten enpresek dokumentuak behin eta berriz aurkeztu behar izatea saihestea, aurretik Erregistroan utzi badituzte.
Bereziki nabarmendu behar da azken 20 urteetan 3.200 enpresek baino gehiagok eman dutela izena Erregistroan, eta guztiak ondorengo abantailen onuradun izan dira:
-
Arintasuna izapideak egiterakoan, dokumentuak ez dituztelako aurkeztu behar behin eta berriz.
-
EAEko Herri Administrazioaren (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak) eskaintzetara aurkeztu ahal izateko ziurtagiria lortzea.
Kontratisten Erregistro Ofizialak dituen ohiko funtzioez gain, gaur egun eginkizun garrantzitsua du Kontratazio Elektronikoan. Izan ere, erabiltzaile bat eskaintza elektronikora sartzen denean Erregistroko aplikazio informatikoa automatikoki kontsultatzen da, ondorengoa egiaztatzeko:
-
Enpresa Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen, eta indarreko ziurtagiria duen.
-
Enpresako ordezkarien legezko ahalordetzeak indarrean dauden.
-
Kontratazio elektronikoko prozesuetan parte hartzen duten Enpresako pertsonak identifikatzeko.
Horregatik, beraz Erregistroan egindako inskripzioa egunean mantendu behar da eta enpresa Kontratazio Publiko Elektronikoko Sisteman alta emanda egon behar da.
Eusko Jaurlaritzaren asmoa lana erraztea da, eta 20. urteurrena dela-eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan Erregistroaren eguneratze teknologikoa egin nahi du. Hala, izena emateko eta berritzeko espedienteen bideratze telematikoa Internet bidez egin ahal izango da.
Hortaz, 2007. urtean etorkizuneko Erregistro Telematikoa abian jarriko da; izan ere, asko erraztuko ditu izena emateko eta berritzeko prozesuak. Urrats erabakigarria izango da enpresei kontratazio prozesua helarazteko, eta alor honetan Eusko Jaurlaritzak konpromiso sendoa hartu du.
|