

Azken eguneratzea: 2012/01/03
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.
Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.
Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.
Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.net.
Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.
Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan
“Alerta goiztiar” kontzeptua: sarrera.
Idazkaritza Teknikoko arduradunak hasieratik ohartu dira merkaturatutako lizitazio elektronikoetan emaitza onak lortzeko beharrezkoa dela enpresei aurrez adieraztea, lizitazio elektronikoa egiteko baldintza tekniko-administratiboak ezagutu ditzaten eta baldintza horiek bete, trebatu eta praktikatu ditzaten.
Horrela, bada, 2006 hasieratik daude abian “Alerta goiztiarrak” lizitazio elektronikoa egin daitekeen espedienteetan.
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikoak jakiten duenean Sailek kontratazio-espedienteak abian jarriko dituztela, kontratazio-espedientea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino 30-45 egun lehenago igortzen da Alerta goiztiarra. Horri esker, interesatutako enpresek denbora dute lizitazio elektronikoa prestatzeko eta trebatzeko.
Alerta goiztiarra zabaltzeko ohiko bideak.
Alerta goiztiarra honela zabaltzen da gehienetan:
