Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa
contratacion

Azken eguneratzea: 2011/10/06

Baliarrain, Orendain, Abaltzisketa, Altzo, Aduna eta Alkizako udalak Kontratatzailearen Profilean sartu dira.

Argi dago Tolosaldeko udalek, oro har, Kontratazioaren Euskal Plataforman sartzeko erabakia hartu dutela.

Orain Baliarrain, Orendain, Abaltzisketa, Altzo eta Adunako udalak ere egongo dira “Kontratazio Publikoa Euskadin” ataleko Kontratatzailearen Profilean, atari horretako zerbitzu hauek erabiliko dituztela:

-Ez du kosturik adjudikatzeko ahalentzat
-Gardena da
-Oso erraza da erabiltzeko
-Enpresei egokitutako informazioa ematen du, espediente zehatz batzuei harpidetzeko aukera eskainiz
-Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu
-Denbora zigilatzeko eta edukia ziurtatzeko zereginak betetzen ditu
-Irisgarria da
-“On line” egiaztatzea argitaratutako informazioa osorik dagoen

Horrela, Tolosaldeko edo Gipuzkoako enpresek sarbide bakar batean eskuratu ahal izango dute eskualdeko kontratazioei buruzko informazioa. Badago hemen “lehiatila bakarra”, gutxienez EAEko adjudikatzeko ahalen kontratu publikoei buruzko informazioari dagokionez.

Ongi etorri!