Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa
contratacion

Azken eguneratzea: 2011/10/20

Urtebete bete du Kontratazioaren Euskal Plataformaren Kontratatzailearen Profilak, 1.000 kontratazio-espediente baino gehiagorekin.

2010eko urrian 20an abiarazi zen Kontratazio Publiko Elektronikoaren Kontratatzailearen Profil berria. Horrela, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu argitalpena jasota geratzeari dagokionez, eta kontratu publikoei buruzko informazioa lortzea errazago izateko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei.

Funtzionamenduan daraman urte honetan 1.000 kontratazio-espediente baino gehiago argitaratu dira. Gainera, udal, sozietate publiko eta ente publiko askok azaldu dute profilarenganako interesa, eta asko dira dagoeneko barruan daudenak; hona hemen:

URA, Izenpe, EJIE, Eibarko Udala, Itelazpi, Amurrioko Udala, Euskal Trenbide Sarea, Baliarraingo Udala, Orendaingo Udala, Abaltzisketako Udala, Altzoko Udala, Adunako Udala, Aleizako Udala, Hernialdeko Udala, Leaburu-Txaramako Udala eta Berrobiko Udala.

Legeak ezarritakoa betetzeaz gain, profilak (enpresak Internet bidez sar daitezkeela) zerbitzu-maila gorena eta gardentasuna eskaintzen die enpresei eta adjudikatzeko ahalei, eta honako funtzionalitate hauek eskaintzen ditu:

-Ez du kosturik adjudikatzeko ahalentzat
-Gardena da
-Oso erraza da erabiltzeko
-Enpresei egokitutako informazioa ematen du, espediente zehatz batzuei harpidetzeko aukera eskainiz
-Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu
-Denbora zigilatzeko eta edukia ziurtatzeko zereginak betetzen ditu
-Irisgarria da
-“On line” egiaztatzea argitaratutako informazioa osorik dagoen