Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Arkitektura Teknikoa


Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Ereduak hamabost aplikazio edo zerbitzu informatiko baino gehiago erabiltzen ditu bere jardunean.


Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Ereduak

Horien guztien artean, ondorengo hauek nabarmendu daitezke, interesatuekin eta kontratazio publikorako prozesuekin harreman zuzena dutelako:

  • Kontratisten Erregistroa
    Lizitatzaileek lizitatzeko behar dituzten nortasunari, jarduteko gaitasunari eta ordezkaritzari buruzko datu nagusiak jasotzen ditu.  EAEko botere adjudikatzaile guztietan indarrean dago.

  • Enpresen Sailkapena
    Autonomia eta Estatuko sailkapena Euskal Administrazioen Kontratazio Organoetan egiaztatzeko, hala eskatzen duten kontratuetan.

  • IZENPE Sinadura eta Egiaztapen Zerbitzua
    Aitortutako Egiaztapen eta Sinadura Elektronikorako zerbitzuak ematen dizkie Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemei, eta, horrela, sistema horiek administrazio zerbitzuen tramitazio telematikoko prozesuetan sartzen ditu.

  • Jakinarazpenetarako Zerbitzu Horizontala
    Administrazio ebazpen eta jarduera guztiak jakinaraztea ahalbidetzen du, prozesua erabat bermatuta eta Sinadura Elektronikoa erabiliz.

  • Ordainketetarako Zerbitzu Horizontala
    Kontratu publikoen esleipendunei aukera ematen die ordainketa eta bermeak telematikoki tramitatzeko.

  • Nire Gestioak (Hiritarren postontzia)
    Zerbitzu honetan, lizitatzaileek parte hartutako espedienteetan sar daitezke Internet bidez, Sinadura Eleknikoaz egiaztatu ondoren.

Azken eguneratzea: 2009/06/03