
Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko Nazioarteko 3. Mintegia, Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Herri Administrazioaren Europako Institutuak antolatua, apirilaren 23 eta 24an Donostia-San Sebastiánen egin zena, Europako Batasunaren herrialde desberdinetan kontratazio publikoaren prozesuan funtsezko zeregina duten aditu askoren iritziak eta esperientziak jakinarazteko bide eman zuena.
Mundu osoko 22 herrialde baino gehiagoko 110 ordezkari bertaratu ziren; horrek kontratazio elektronikoak sortutako interesa baieztatzen du, eta Mintegiak nazioarte mailan duen garrantzia erakusten du, arlo horretan Europako Batasunean egiten den jardunaldi eredugarria izanik.
Bi jardunaldi horietan zehar, Europan kontratazio elektronikoak izandako bilakaerari dagozkion gaiak eztabaidatu ziren, baita kontratazio elektronikoa ezartzean hauteman diren zailtasun eta trebetasunak ere. Ikuspuntu teorikoa osatzeko, proiektu praktikoen ikerlan erakargarriak ezagutzera eman ziren; kasu honetan, ondoko erakundeak izan ziren lan horiek aurkeztu zituztenak:
- Europako Batzordea.
- Belgikako kontratazio Zerbitzu Federala.
- Finlandiako Ogasun Ministerioa.
- Alemaniako Barne Ministerioa.
- Irlandako Gobernua.
- Borgoinako Eskualde Kontseilua (Frantzia).
- Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia.
- Eusko Jaurlaritza.
Europako Erkidegoaren 18/2004/EE zuzentarauak ezarritakoarekin bat, Europako administrazio publikoak prozedura digitalak derrigorrez sartu behar ditu administrazio kontratazioan. Hori dela eta, kontratazio elektronikoaren esparru teoriko eta praktikoaren barne, Mintegian bereziki jorratutako zenbait gai sustatu ziren. Ondokoak nabarmentzen dira<:</p>
-Kontsumo errepikakorreko produktuen kontratazio elektronikoan tratamendu digitalari dagozkion baliabideak erabiltzen jarraitzea, esparru-akordioak definitu, katalogo elektronikoak egin eta lizitazio eta esleipena ematetik hasi, fakturazio elektronikoa barne sartu arte.
-Kontratazio prozesuen digitalizazioa zerbitzu eta prestazio intelektualei lotutako jarduera eremuetan ere aurrera egiten ari da ezbairik gabe.
-Herrialde gehienek adierazi dutenez, kontratazio elektronikoari dagozkion planak lasaiki baina etsi-etsian garatu behar dira, aktore multzoaren (administrazioaren eta enpresen) parte hartzea sustatuz.
-Azpiegitura partekatuak konpartitzeari dagokionez, ia herrialde guztiek gobernu zentraletatik toki administrazioetara kontratazio elektronikoa hedatzeko babes ekintzak garatzen ari dira.
-Kontratazio elektronikoko prozesuak araupetzeko aurrera egiten jarraitzeko beharra baieztatzen da, plataforma arteko eraginkortasuna eta kontratazio elektronikoaren ezaugarriei dagokien arauen garapena bultzatuz, eta mugaz haraindiko lizitaziorako oztopoak baztertuz.
-Herrialde askok adierazi dute enkante elektronikoa, lehiarako eztabaida eta kontratazioko sistema dinamikoak barne sartu nahi dituztela.
-Espainiako Estatuan, Sektore Publikoaren Kontratu Lege berria indarrean sartu zenetik, administrazioak barne kudeaketa prozesuak egokitzeko ahalegin bereziak egin ditu eta legeak eskatutako kontratatzailearen profila sortu behar izan du.
ERRONKA NAGUSIAK
Era berean, Europako Batasunean Kontratazio Publikoa etorkizunean hedatzeko erronka nagusiak adierazi ziren Mintegian. Zehazki, nazioarteko adituek ondoko gaien garrantzi estrategikoa adierazi zuten:
 |
Onartutako sinadura elektronikoaren sistemak elkarren artean onartzeko beharra. |
 |
Kontsumo errepikakorreko produktuak kontratatzeko katalogoen arteko eraginkortasuna komenigarria dela. |
 |
Kontratazio elektronikoen plataformak harmonizatzeko beharra, baita horien erabilera erregulatzen duten arauak ere. |
 |
Mugaz haraindiko kontratazio elektronikoaren prozesuen garapena, beste estatuetako enpresek kontratu publikoetarako sarbidea erraztuz. |
EUSKO JAURLARITZAK KONTRATATZIO ELEKTRONIKOAN EGINDAKO AURRERAPENAK
Idoia Zenarrutzabeitiaren mende dago (Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria den aldetik) Administrazio eta gobernu elektronikoak garatzeko jarduerak sustatzea; bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publiko eta Zerbitzuen Sailburua den aldetik, haren mende dago Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Elektronikoko Eredua. Horregatik Mintegia ofizialki inauguratu zuen.
Sarrera hitzaldian, Lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzak kontratazio elektronikoan egindako aurrerapenak adierazi zituen, ondokoa nabarmenduz:
HELBURU BERRIAK
Bi urtez lizitazio elektronikoa borondatez egitea sustatu ondoren, Lehendakariordeak adierazi zuen urte honetan zehar Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoko Ereduak ondoko pausoak eman beharko dituela:
-Lizitatzaile guztiei jakinarazpen elektronikoa erabiltzera derrigortzea, elektronikoki lizitatu duten edo ez kontuan hartu gabe.
-Kontratazio elektronikoaren arau-esparrua sakontzea, azken bi urteotan garatutako esperientzia praktikoaren ondoriozko aurrerapenak barne sartzeko, baita Sektore Publikoaren Kontratu Legetik eta hiritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateko Legetik eratorritako araudien garapenak ere .
-Kontratisten Erregistro Ofizialaren bertsio telematikoa ateratzea.
-Gutxi barru bakarrik elektronikoak diren lehenengo lizitazio espedienteak aterako dira. Arian-arian, derrigorrezkoa izango da lizitazio elektronikoa espediente mota guztietarako.
Azkenik, Lehendakariordeak adierazi zuen 2010 urterako, Europako administrazio publikoaren kontratazioen %50 prozedura elektronikoen bidez egiteko helburua ezarri duela Europako Batasunak eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzak helburu hori lehenbailehen gauzatzea duela xede.

|