Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektroniko ereduaren alerta goiztiarrak kontratazio-espedienteak abiatzekotan direlako


Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.

Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.

Aste gutxiren buruan jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak espediente hauek kontratatzeko lizitazioa:

  • Industria, Merkataritza eta Turismo Saila:
    • Saltoki txikiak (2009-2015) lege eta ekonomi esparru berriari egokitzeko egitamua; legozkiokeen ekintzak eta tresnak.

  • Ogasun eta Herri Administrazio Saila:
    • Euskadiko Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko jabetza industrialaren alorrean laguntza eskaini eta kudeaketa egiteko.

  • Herrizaingo Sailak:
    • Herrizaingo Sailaren bidaiak antolatzeko zerbitzuak kontratatzeko.

  • SPRI:
    • “Metaposta” deituriko sistemaren publizitate eta marketing zerbitzuak kontratatzeko. Euskadi Informazioaren Gizartean deituriko Planeko proiektu bat dena.

  • EJIE:
    • www.euskadi.net izeneko webguneko kontratazio administratiboaren gaikako gunean argitaratuko den “Kontratatzailearen Profilaren” bertsio aurreratua (2. bertsioa) garatzeko.
Bestealde, une honetan lehiaketa elektronikoko aplicazioan indarrean dauden espedienteak honako hauek dira:

  • Osakidetza:
    • Midazolam (DOE) bide Parenteralekoa eta bide Ahozkoa. BOE 08/08/27



Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.

Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/kontratazioa/

Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.

Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan.

“Alerta goiztiar” kontzeptua: sarrera

Idazkaritza Teknikoko arduradunak hasieratik ohartu dira merkaturatutako lizitazio elektronikoetan emaitza onak lortzeko beharrezkoa dela enpresei aurrez adieraztea, lizitazio elektronikoa egiteko baldintza tekniko-administratiboak ezagutu ditzaten eta baldintza horiek bete, trebatu eta praktikatu ditzaten.

Horrela, bada, 2006 hasieratik daude abian “Alerta goiztiarrak” lizitazio elektronikoa egin daitekeen espedienteetan.

Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikoak jakiten duenean Sailek kontratazio-espedienteak abian jarriko dituztela, kontratazio-espedientea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino 30-45 egun lehenago igortzen da Alerta goiztiarra. Horri esker, interesatutako enpresek denbora dute lizitazio elektronikoa prestatzeko eta trebatzeko.

Alerta goiztiarra zabaltzeko ohiko bideak.

Alerta goiztiarra honela zabaltzen da gehienetan:

  • www.euskadi.net/kontratazioa:
    • Kontratazio Publiko Elektroniko Ereduaren web gunean berriak izeneko atal bat dago eta hor argitaratzen da Alerta goiztiarra.
  • Mezu elektronikoa igortzen die zuzenean Idazkaritza Teknikoak enpresa hauei:
    • Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emandakoei, kontratatu behar den jarduerarekin lotura baldin badute.
    • Saileko enpresa lizitatzaileei, argitaratu behar den espedientearen antzekoetara aurkeztu baldin badira azken urteetan.
  • Lehiaketei buruzko informazioa igortzen duten enpresa espezializatuei jakinarazten zaie:
    • Gestboes (Bilbao).
    • Inforboe (Madrid).
Azken eguneratzea: 2008/09/26