Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa
contratacion
Erabiltzaileentzako Arreta Gunea


Kontratazio Publiko Elektronikoan aurreikusita dauden mekanismo digital gehienak berriak dira.  Hori dela-eta, horiek abian jartzeko, Eusko Jaurlaritzak ahalegin berezia egin beharko du gaur egun Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emanda dauden 3.200etik gora enpresei laguntzeko eta behar duten arreta emateko.

Horretarako, Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemaren Erabiltzaileentzako Arreta Gunea sortu da. Gune horrek lagundu eta arreta emango dio Euskal Administrazioari eskaintza elektronikoa egiteko asmoa duen orori.



Erabiltzaileentzako Arreta Gunearen ezaugarriak

Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemaren Erabiltzaileentzako Arreta Gunea honako helburu hauek betetzeko sortua da:

  • Enpresetan Kontratazio Elektronikoaren arloko ardurak dituztenei zuzeneko harremana bideratzeko gune bat eskaintzea.
  • Aplikazioak erabiltzeko eta gerta litezkeen gorabeherak konpontzeko laguntza ematea.
  • Eusko Jaurlaritzaren sailen hornitzaileei erabateko kalitatea bermatzea izapideen prozesuan.

 

zuzenean

Zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua, da telefonoz nahiz posta elektronikoz kontsultak egiteko sarbidea.

  • 012 telefono zenbakia markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek.
  • 945.01.80.00 telefono zenbakia, berriz, Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek.
  • Honako hau da Interneteko helbidea: www.euskadi.net
  • Eta hau, posta elektronikoko helbidea: laguntzakpe@ej-gv.es

Era berean, Zuzenean zerbitzuak aurrez aurreko arreta ere ematen du, erabiltzaileentzako arreta bulegoetan:


Bilbo
Kale Nagusia 85
48011 Bilbo (Bizkaia)
 
Donostia
Andia, 13
20003 Donostia (Gipuzkoa)
 
Gasteiz 
Samaniego, 2
01008 Gasteiz (Araba)



Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.

Aurrez aurreko arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Oharra: Araban, Samaniego kaleko egoitzan, Zuzenean Zerbitzu berria ireki arte ordutegiak honako hauek izango dira: neguko ordutegia:  astelehenetik ostegunera, goizez,  9etatik 13era, eta arratsaldez, 15etatik 16:30ak arte; ostiraletan,  9etatik 14ak arte. Udako ordutegia: astelehenetik ostilarera, 9etatik 14ra (2010/06/01-2010/09/25).

Zuzenean: Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua web helbidean ordutegiari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.

Zer eskaintzen du Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemaren Erabiltzaileen Arreta Guneak?

Honako gai hauei buruzko informazioa eta laguntza eskaintzen du:

  • Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemari buruzko informazio materialerako eta dokumentaziorako sarbidea.
  • Enpresa eskaintzaileen formaziorako sarbidea.
  • Lizitazio elektronikoa arautzen duten baldintza legalak eta praktikoak.
  • Kontratazio Publiko Elektronikoko Sisteman izena emateko prozedurak.
  • Lizitazio Elektronikoko aplikaziorako sarbidea eta aplikazio hori erabiltzean gerta litezkeen gorabeherak konpontzeko laguntza.
  • Egiaztapen eta sinadura elektronikoa erabiltzean gerta litezkeen gorabeherak konpontzeko laguntza.
  • Eskaintza elektronikoen ezaugarriak, eskaintzak prestatzeko jardunbide erabilgarriak eta eskaintzak digitalizatzean sor litezkeen gorabeherak konpontzeko laguntza.
  • Lizitazio eta jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan etena gertatuz gero, esku-hartzea.
  • Kalitate bermea, kontratazio elektronikoaren esparruan. 
  • Iradokizunen azterketa, etengabeko hobekuntzari begira.
  • Etab.

Gainera, Erabiltzaileentzako Arreta Guneak zuzeneko laguntza emango dizu Internet bidez; zure PCra sartzeko moduan izango dira, urrutiko konexio baten bidez, eta horrela aplikazio informatikoak erabiltzen lagundu ahal izango dizute.


 

Azken eguneratzea: 2010/01/08