Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Aurrez Aurreko Formazioa


l

l
Eskaintzak prestatzeko eta izenpetzeko zeregina duten pertsonak eta enpresa horietako euskarri informatikoen teknikariek
 
g Ikastaroen egutegia


Ikastaro horien bidez, honako hau lortuko dute partaideek:

  • Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publikoko Sistemaren ikuspegi orokorra izatea: legedia, arkitektura teknikoa eta osagaiak.
  • Eskaintza elektronikoak egin ahal izateko aurretiko zer baldintza tekniko eta administratibo bete behar diren jakitea; kasu bakoitzari dagokion jardunbidea zein den ere ikusiko dute.
  • Eskaintza elektronikoa arrakastaz egiteko kontuan hartu beharreko alderdi legal, tekniko edo praktiko nagusiak zein diren jakitea.
  • Dokumentazio digitala prestatzeko jardunbideak ezagutzea.
  • Kontratazio Elektronikoko eskariak izapidetzeko prozeduraren ikuspegi orokorra izatea.
  • Eskaintza Elektronikoak egiteko aplikazioa behar bezala erabiltzen ikastea.

Ikastaroek 3 orduko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, eta datak eta tokiak honako ezaugarri hauen arabera zehaztuko dira:

  • Enpresen eskaria. Interesa duen edozein enpresak egin ahal izango du ikastaroetan parte hartzeko eskaria. Debido a la gran demanda la inscripción al curso queda limitada a dos personas por empresa (salvo que queden plazas libres).
  • Eusko Jaurlaritzaren sail, erakunde autonomo eta erakunde publikoen Kontratazio Publiko Elektronikoa Zabaltzeko Plana.
  • Helburua formazio ekintzak eta eskaintza elektronikoa egiteko aukera emango duten lehiaketak uztartzea izango da.
  • Eusko Jaurlaritza sail bakoitzean eskaintzak egin izan dituzten enpresekin harremanetan jarriko da, aldez aurretik, ikastaroetan parte hartzeko interesa baduten galdetzeko.

Formazio saioak honako gune hauetan egingo dira:

  • Euskal Jaurlaritzaren Formazio Gelak.
  • KZ Guneak, gutxieneko quoruma dagoen tokietan.

Azken eguneratzea: 2009/06/16