Kontratisten Erregistroaren egiaztagiria 6 hilabetez behin berritu beharra dago.
BERRIZTATZEKO PROZEDURA. Kontratisten Erregistroari honako dokumentazio hau bidali beharko zaio:
- BERRIZTATZEKO ESKARIA eta, beronekin batera, zer dokumentu bidaltzen den ere jakinarazi beharko da. Era berean, eta ESKRITURA PUBLIKOAK aurkezten badira, eskaria egiten duen merkataritza sozietateak horiei buruz duen borondatea ere adierazi beharko da.
- ERANTZUKIZUN AITORPENA
- Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 49. artikuluan administrazioarekin kontratua egiteko debekuen barruan ez dagoela.
- Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko agiria jaulki duen administrazioaz gainerako beste inongo administraziorekiko zerga betebeharrik ez dagokiola ere.
- Jarduera Ekonomikoen Zergaren azken ordainagiria (azken ekitaldiari dagokiona aurkeztu ez bada soilik), edo, hala dagokionean, zerga hori ordaintzetik salbuetsita dagoela dioen egiaztagiria, dagokion erakunde zerga-biltzaileak emana.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak.
- Kontratisten Erregistro Ofizialeko azken egiaztagiriaren fotokopia sinplea.
PAPEREAN
Egin beharrekoa: berariazko adierazpena beheratu, bete, zinatu eta gainetiko dokumentuekin batera bidali.

INTERNETEN
Kontratisten Erregistro Ofizialaren aplikazio berriaren bidez datuak betetzeko, beharrezkoa da txartela ziurtagiria izatea, gero agertuz doazen erlaitzak betetzea eta eskatzen duen dokumentazioa adjuntatzea.

Oharrak:
- Eskaturiko egoerak egiaztatzeko, dokumentu originalak, Administrazioak erkaturiko kopiak edo notarioaren aurrean egiaztatutako kopiak aurkeztu beharko dira.
- Dagokien ogasunen eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri positiboak egiaztagiri horiek jaulkitzen direnetik 30 eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, Kontratisten Erregistro Ofizialean Kontratatzeko Gaitasunaren Egiaztapenaren Sailean egin beharreko prozeduretan aurreikusten diren ondorioak izan ditzaten.
|