|
Erregistroko kontsulta funtzionaltasunek aukera ematen dute:
-
Erregistroan alta emanda dauden enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
-
Eskatzen duten kontratu publikoetara iristeko eskatzen den Sailkapena lortu duten enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
Bilaketaren ondorioz (1. irud.), bilaketako baldintzak betetzen dituzten enpresen zerrenda lortzen da, bakoitzari dagokion izen emate zenbakia barne. Zerrendan agertzen diren enpresa bakoitzean sakatuz gero, enpresaren xehetasunak (2. irud.) lor daitezke: sozietatearen izena, izen emate zenbakia, IFK / IFZ, helbide soziala, telefonoa, ekonomi jarduerak, erregistratutako data, sailkapena, xedea.

1. irud.

2. Irud
|
| -
Bilaketa hautespen irizpide baten edo gehiagoren arabera egin ahal izango da eta bilaketaren emaitzak esango du zer enpresak betetzen dituzten baldintzak. Bilaketa irizpide bat baino gehiago adierazten direnean, irizpide guztiak betetzen dituzten enpresak sartuko dira erantzunean.
Bi motatako hautespen irizpideak eskaintzen dira:
:: Enpresaren Identifikaziorako Datuak:
-
Izen emate zenbakia. Erregistroak ematen duen izen emate zenbakia jakinez gero, zenbakiari dagokion enpresari buruzko informazioa lortzeko aukera ematen du.
-
IFK / IFZ: Enpresaren IFK edo IFZ jakinez gero, zenbakiari dagokion enpresari buruzko informazioa lortzeko aukera ematen du.
-
Sozietatearen izena: irizpide ohikoena da. Bilaketarako baldintza gisa deitura sartuta duten enpresa guztien zerrenda lortzeko aukera ematen du.
-
Lurralde Historikoa: Goitibeherako menuak aukera ematen du helbidea Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban duten enpresak aukeratzeko.
-
Ekonomi Jarduera: Goitibeherako menuak (ezkerrean) aukera ematen du zerrenda bateko jarduera bat hautatzeko.
:: Enpresaren Sailkapenerako Datuak:
-
Enpresa Mota: Goitibeherako menuak (ezkerrean) aukera ematen du zerrenda bateko enpresa mota jakin bat hautatzeko.
-
Sailkapeneko Taldea (Bat edo gehiago): egiaztapena duten funtzionarioek bakarrik erabili dezaketen funtzioa da.
-
Sailkapeneko Azpitaldea: egiaztapena duten funtzionarioek bakarrik erabili dezaketen funtzioa da.
-
Sailkapeneko Kategoria: egiaztapena duten funtzionarioek bakarrik erabili dezaketen funtzioa da.
-
Adierazitako baino kategoria handiagoko enpresak hautatzeko adierazlea: egiaztapena duten funtzionarioek bakarrik erabili dezaketen funtzioa da.
|