Honako pertsona hauek esku har dezakete Kontratazio Publikoko Elektronikoan:
- Eskaintza elektronikoko aplikaziora sartzeko pertsona baimendunak: bi gaitasun mota hauek aurreikusten dira:
- Eskaintzak kargatzeko (prestatzeko) gaitasuna. Aholkulari profila.
- Eskaintzak sinatzeko eta igortzeko gaitasuna (ahaldunak). Ahaldun profila.
- Informazioa eta jakinarazpen elektronikoak jasotzeko pertsona baimendunak.
- Marketinari eta hedapenari begirako harremanetarako pertsonak.
Kontratazio Elektronikoaren Sisteman izena emateak enpresako kideei aukera ematen die Lizitazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Elektronikoaren aplikazioak erabiltzeko, eginkizun horiek betez.
Orain artean, paperean besterik ezin ziren gauzatu prozedura horiek. Orain, berriz, Internet bidez ere badago aukera.
 |
Prozedura erabiltzeko, IZENPE egiaztagiri digitala duen txartela irakurgailuan sartu behar duzu, hurrengo esteka sakatu aurretik. |

Honako hauek dira aurreikusten diren erabiltzaile/ahaldunaren profil motak: Ahalduna (solidarioa edo elkartua) eta Aholkularia.
- Erabiltzaile “Aholkulariak” enpresaren izenean sartu ahal izango du Eskaintza Elektronikoaren aplikazioan. Aplikazioan eskaintzak kargatzeko gaitasuna izango du, baina ez eskaintzak sinatzekoa.
- Erabiltzaile “Ahaldun Solidarioak edo Elkartuak” eskaintzak sinatu eta bidali beharko ditu, baita kontratuak sinatu ere. Ahalordea enpresak emandako ahalmenen araberakoa izango da, eta ezinbestekoa izango da Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emana izatea, ordezkaritzarako dauzkan gaitasun guztiak zehaztuz.
Marketinari eta hedapenari begirako harremanetarako pertsonak
Enpresak Kontratazio Elektronikoaren Eredua ezartzeari buruz gertatzen diren berrikuntzak ezagut ditzan, informazioa eta jakinarazpenak helarazi nahi zaizkien pertsonen zerrenda egin beharko da.
- Harreman orokorretarako pertsona: Kontratazio Elektronikoaren Ereduaren erantzuleekin harreman zuzena izango duen enpresako pertsona.
- Idazkaria: Kontratisten Erregistro Ofizialari begira administrazio agiri guztiez arduratuko den enpresako pertsona.
- Informatikaria: eskaintza elektronikoaren aplikazioa erabiliko den ordenagailua konfiguratzeaz arduratuko den enpresako pertsona.
Kontratazio Elektronikoaren Sisteman izena emateko prozedura telematikoen erabilerari buruzko ohar batzuk.
Izen-emate telematikoaren prozedura erabiltzean kontuan hartu beharreko zenbait ohar:
- Enpresak indarrean eduki behar du Euskadiko Kontratisten Erregistro Ofizialeko izen-ematea.
- Ahaldun solidarioek beste inork ezin dute erabili aplikazioa.
- Ezinbestekoa da IZENPE egiaztagiri digitala edukitzea. Herritarren nahiz erakundeen egiaztagiria erabil daitezke. Prozedura hori erabiltzeko, IZENPE egiaztagiri digitala duen txartela irakurgailuan sartu behar duzu, izen-emate telematikoaren aplikaziora sartu aurretik.
Izena emateko prozeduraren erabilerarako gida.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Kontratazio Publiko Elektronikoaren webguneko “Dokumentazioa deskargatzea” atalean aurkituko duzu.
Honako helbide hauetan duzu sarbidea:
|