Eskaintzen pribatutasuna eta isilpekotasuna
Dokumentazioa kargatzeko prozesuan zehar, eta eskaintzaileak eskaintza sinatu eta igortzeko mekanismoa abian jartzeko agindua eman artean, dokumentuak eskaintzailearen ordenagailuan ez beste inon gordeta egongo dira; beraz, bitarte horretan, ezingo dituzte ez Administrazioak ez hirugarrenek eskuratu dokumentu horiek.
Eskaintzaileak eskaintza sinatzeko eta igortzeko agindua ematen duenean, aplikazioak programa osagarri bat (applet) jaitsiko du eskaintzailearen ordenagailura eta programa hori exekutatuko da. Dokumentuak zatitu eta zifratu egiten ditu, Kontratazio Mahaiko kideen klabe publikoak erabiliz; ondoren,dokumentuak sinatu eta igorri egiten ditu. Eskaintza oso-osorik jaso arte, ez zaio jakinarazpenik egingo igortzaileari.
Dokumentuak berregin eta irakurtzeko moduan jartzeko, Kontratazio Mahaiko gutxieneko kide kopuru baten klabe pribatuak behar dira. Aplikazioak ez du uzten eskaintza ekonomikoetara eta teknikoetara iristen proposamenak zabaltzeko finkatutako egunera eta ordura arte. Eskaintzaileek norberak edo beren enpresako kide batek egindako eskariak besterik ezingo dituzte ikusi; inola ere ez dute izango beste eskaintzetarako sarbiderik.
Enkriptatze teknika Microsoften CAPICOM algoritmoaren araberako klabe asimetrikoetan oinarritua da.
Dokumentuak zatikatzeko eta berregiteko oinarria Shamirren algoritmoa izango da.
Datu Pertsonalen Segurtasuna eta Babesa
Dokumentuen segurtasuna eta Datu Pertsonalen Babesa bermatzeari begira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Politika Orokorrak dioena betez bilduko dira datuak; politika hori Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan oinarritua da.

Enpresa eskaintzaileentzako gomendioak:
-
Antibirus eguneratua edukitzea komeni da.
-
Acrobat (.pdf) edo antzeko formatuak erabiltzea komeni da. (Adituen arabera, formatu horiek erabiliz, zailagoa da birusek dokumentuei erasotzea edo dokumentuen formatuak eta edukiak manipulatzea).
|