1. AGIRIEN FORMATUAK
-
Onartutako formatuak: .doc, .xls, .ppt, .pdf, .rtf, .sxw, .abw, .jpg, .bmp, .tiff, .zip eta .7z.
-
Eskaintzaileen erantzukizuna da eskaintzek birusik ez dutela zaintzea. Eskaintzak birusa badu, ez da kanporatzeko arrazoi nahikoa, baldin eta eskaintzaren edukia eskura badaiteke. Mahaiaren Idazkariak du gai horretan erabakia hartzeko eskumena. Formatu hauek erabiltzea gomendatzen da: .pdf, .rtf, .sxw, .jpg eta .tiff.
-
Aplikazioak ez du gutun-azal bakoitzerako definitutako atal (edo ontzi) bakoitzean fitxategi bat baino gehiago sartzeko aukera ematen.
-
Agiri bat formatu elektronikoan zein formatu idatzian jasotzen bada, agiri elektronikoa bakarrik hartuko da kontuan.
-
Fitxategi digitalak euskarri fisikoan (CD) bidaltzeko aukerarik ez da kontuan hartuko.
Kontratazio txostenean sorta bat baino gehiago badago, eskaintzaileak eskaintza egin nahi duen sortari dagozkion agiriak bakarrik igorri beharko ditu, eta ez du kontuan hartuko behar diren agiri guztiak aurkeztu ez dituela dioen mezua.
Zehaztutako formatuetan bidalitako agiriak irakurriko eta izapidetuko direla baino ez da bermatzen.
Aplikazioak ez du inolako mugarik jartzen fitxategien tamainari dagokionez, baina kontuan hartu enkriptatzeko algoritmoak handitu egiten duela igorri beharreko fitxategien tamaina eta transmisioaren iraupena tamainaren araberakoa dela, beraz, aurretik ezarritako gehieneko denbora gainditu dezake.
2. ATAL BAKOITZEKO FITXATEGI BAKAR BAT AURKEZTU BEHAR DA
Lehiaketa jakin baten eskakizun tekniko eta administratiboen arabera, Kontratazio Mahaiko Idazkariak hainbat atal definituko ditu gutun-azal bakoitzeko.
Kontratazio txosten jakin bat hautatzen denean, Eskaintza Elektronikoa Aplikazioak gutun-azal bakoitzean definitutako atalak azaltzen ditu Mahaiko Idazkaria jasotzeko zain dagoen eskaintzaren egitura ezagutzeko xedez.
Aipatutako atal horietako bakoitzerako Eskaintza Elektronikoaren Aplikazioak erretilu bat du (hautatzeko menua), eta bertan, eskaintzaileak fitxategi digital bakarra sartu beharko du.
Erabiltzaileak kontuan hartu beharko du:
-
Mahaiko Idazkariak gutun-azal bakoitzerako definitu duen ataleko fitxategi bakar bat onartzen du Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemak.
-
Beraz, Enpresa eskaintzaileak hainbat agiri digital sortu izan balitu atal jakin bati erantzuteko, horietatik guztietatik abiatuta, fitxategi orokor bakar bat sortu beharko luke.
3. ESKAINTZA ELEKTRONIKOEN ZUZENKETA
Era elektronikoan igorritako eskaintzen zuzenketa Administrazio Publikoen Kontratazio legean aurreikusten denaren arabera egin ahal izango da (ekainaren 16ko, 2/2000ko Errege Dekretu Legegileak onartutako testu eraberritua).
Era elektronikoan bidalitako eskaintzak zuzentzeko prozedura:
-
Eskaintzaileak Kontratazio Mahaiko Idazkariari eskaera zehatza eta justifikatua egin.
-
Eskaintza elektronikoa zuzentzeko aukera aldekoa bada, Kontratazio Mahaiko Idazkariak Eusko Jaurlaritzaren Informatika Zerbitzuen Elkartearen (EJIE) aurrean egingo ditu eginbideak.
-
EJIEk Kontratazio Publiko Elektronikoaren Mahaiko sarrera-erretilutik ezabatuko luke eskaintza elektronikoa.
-
Azkenik, Eskaintzaileari eskaintza elektroniko berria aurkezteko aukera emango litzaioke.
4. TELEMATIKA BIDEZ BIDALITAKO ESKAINTZEN INPRIMATZE KALITATEA
Eskaintzen Inprimatze Kalitaterako Konpromisoaren xedea da teknikariek aztertu beharreko agiriek, paperean edo telematika bidez bidali diren kontuan hartu gabe, antzeko kalitate maila izango dutela ziurtatzea. Horretarako, hainbat mekanismo eta baliabide aurreikusi dira:
-
Koloreari dagokionez, inprimatze maila bikaina ematea telematika bidez igorritako eskaintzetan.
-
Telematika bidez eskaintza egiten duen enpresak aurreikusitako paperezko formatuan edo antzeko batean agiriak inprimatuko direla ziurtatzea.
-
Eskaintza guztiak era homogeneoan eta kalitatez karpetatuko direla ziurtatzea. Horretarako, paperean jasotako eskaintzak berriro ere ohiko formatuan karpetatuko dira.
5. ERABILGARRITASUN OHARRA

|