Si esta modalidad no instala correctamente alguna de las librerías auxiliares, deberá proceder a utilizar la segunda modalidad:
4-"Real Player" bistaratze-programa behar da
Irekiera ekitaldia urrundik bistaratu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak web kamera bat jarri du ekitaldia egiten den aretoan, eta horko irudiak Internetez igortzen dira Real Player bistaratze-programara egokitutako formatu batean.
OHARRA: Galde iezaiozu zure informatika teknikariari, eta egin konfigurazio horiek modurik egokienean.
Aldaketak ordenagailuaren konfigurazioan
1- Konfiantzazko webguneak aukeratzea
Aplikazioaren funtzio batzuk behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da Internet Exploreren konfiantzazko webguneen zerrendan www6.euskadi.net eta www.ej-gv.net guneak sartzea. Horretarako, Internet Explorer nabigatzailearen Tresnak menura jo beharko dugu:
- "Internet aukerak" zabaldu.
- Segurtasun karpeta aukeratu.
- "Konfiantzazko webguneak" aukeratu.
- "Webguneak" aukeratu.
- Helbideak sartu: https://www6.euskadi.net eta https://www.ej-gv.net
2-Segurtasuna
Enpresa batek elektronikoki lizitatu ahal izan dezan, ataka hauek beren segurtasun perimetral sistemetan irekita egotea beharrezkoa da:
Lizitatzaileak gainera, Internet bidez ematen dituzten Plika publikoak Irekitzera sartu nahi badu, bere ordenagailuaren bitartez, ataka hauek ere ireki beharko ditu:
- TCP: 7070.
- UDP: 6970-tik 7170-ra, biak barne.
Plikak Irekitzeko ekitaldietara joatea hautazkoa dela kontuan izanik, ez da beharrezkoa ataka hauek irekitzea lizitatazio elektronikoa ondo gauzatzeko.
3-Active X baimentzea
Lizitazio Elektroniko Sistemari utzi lizitatu behar den ordenagailu pertsonalean Active X osagaiak exekutatzen hasten (eskaintzetako agiriak pakete egiteko erabiltzen diren aplikazioak baitira). Horretarako, Internet Explorer-eko Tresnak atalean sartu behar da:
- "Internet aukerak" zabaldu.
- Segurtasun karpeta aukeratu.
- "Internet" eta "Gune fidagarriak" aukeratu.
- Kasu bakoitzean "Maila pertsonalizatua" aukeratu eta “Active X-en kontrolak eta osagarriak” ataleko aukerak konfiguratu, erabiltzailearen eskuliburuan zehaztutako jarraibideen arabera. Bideo honetan ikus daitezke.