Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Eskaintza era elektronikoan egiteko baldintzak
3. Sisteman izena ematea


  • Aitortutako ziurtagiri digitala
  • Kontratisten Erregistroan izena ematea
  • Sisteman izena ematea
  • Baldintza teknikoak

Enpresa batek Kontratazio Elektronikoaren Sisteman izena eman nahi baldin badu, ezinbestekoa da Kontratisten Erregistro Ofizialean honako inprimaki hauek aurkeztea:

  • Aplikazioa erabiltzeko pertsona ahaldun eta baimenduen zerrenda.

    Honako hauek dira aurreikusten diren erabiltzaile/ahaldun profil motak.

    • Erabiltzaile "Aholkularia" enpresaren izenean sartu ahal izango da Eskaintza Elektronikoaren aplikazioan. Eskaintzak prestatzeko ahalmena izango du, baina ezingo ditu sinatu.
    • Erabiltzaile Ahaldunak (Solidarioak edo Elkartuak) eskaintzak sinatu eta bidali beharko ditu, baita kontratuak sinatu ere. Ahalordetzea enpresak emandako ahalmenen araberakoa izango da, eta ezinbestekoa izango da Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emana izatea, ordezkaritzarako dauzkan gaitasun guztiak zehaztuz.

    "Nagusia" laukitxoan, lehentasunez jakinarazpena nori egin behar zaion zehaztu behar da. Pertsona horrek Eskaintza Elektronikoaren prozesuarekin lotutako jakinarazpen guztiak jasoko ditu, adierazitako helbide elektronikoan.

  • Mezu eta jakinarazpen elektronikoak jasotzeko baimena duten pertsonen zerrenda.

    Enpresak Kontratazio Elektronikoaren Ereduari buruz gertatzen diren berrikuntzak ezagutu ditzan, informazioa eta jakinarazpenak helaraztea nahi den pertsonen zerrenda egin beharko da.

    • Harreman orokorretarako pertsona: Kontratazio Elektronikoaren Ereduaren erantzuleekin harreman zuzena izango duen enpresako pertsona.
    • Idazkaria: Kontratisten Erregistro Ofizialari begira administrazio agiri guztiez arduratuko den enpresako pertsona.
    • Informatikaria: eskaintza elektronikoaren aplikazioa erabiliko den ordenagailua konfiguratzeaz arduratuko den enpresako pertsona.

Izena emateko inprimakien izapide TELEMATIKOA
Izena emateko inprimakien izapide TELEMATIKOA.

Para que una empresa pueda darse de alta en el Sistema de Contratación Pública Electrónica o cambiar cualquiera de los términos que se especificaron en la misma debe cumplimentar y remitir un solicitud electrónica. Para ello es necesario que el Apoderado disponga de una Tarjeta de Certificación Digital Reconocida (Certificado de Ciudadano de Izenpe, Certificado de Entidad de Izenpe o Tarjeta Electrónica Sanitaria con Usos Ciudadanos (ONA)).

Aipaturiko baliabide telematikoak EJIE, SA Informatika Elkarteak sortu ditu, Administrazio eta Gobernu Elektronikoko Plan Estrategikoaren bitartez garatzen den e-Administraziorako Plataforma Teknologikoa oinarritzat hartuz.

logo izenpe

Izena emateko inprimakien izapidea PAPEREAN.

  • Beharrezko inprimakiak deskarga ditzake, edo bestela, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzatan dagoen Kontratisten Erregistro Ofizialean lortu ditzake.


Beharrezko inprimakiak deskarga ditzake, edo bestela, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzatan dagoen Kontratisten Erregistro Ofizialean lortu ditzake.

Baimendutako pertsonek Izenpek igorritako Ziurtagiri Elektronikoa eduki beharko dute, Kontratazio Elektronikoko Sistemarako aurreikusi diren bi modalitateetan (Herritar Ziurtagiria, Enpresari dagokion ziurtagiria eta Herri erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektronikoa (ONA)) edo e-NAN.

Azken eguneratzea: 2009/05/26