Eskaintza era elektronikoan egiteko baldintzak 1. Aitortutako Ziurtagiri Digitala
Eskaintza elektronikoaren aplikaziora sartu nahi duten enpresako pertsona guztiek herritarrentzako Izenpe egiaztagiri elektronikoari edo e-NAN izan beharko dute.
Lizitazio elektronikoaren sisteman sartzeko eta eskaintzak eta kontratuak sinatzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea eta Eusko Jaurlaritzak horren erabilera baimenduta edukitzea, tramitazio elektronikorako.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak ziurtagiri elektroniko hauek erabiltzen uzten du:
IZENPE
Herritarraren Egiaztagiria
Erakundearen Egiaztagiria
Herri erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektronikoa (ONA)
e-NAN
Ziurtagiri elektroniko hauekin aritu ahal izateko, txartel irakurgailu kriptografikoa eta Eskakizun Teknikoen atalean sinadurak ezagutzeko zehazten diren programak beharko dituzu.
1. Eskatzaileak egiaztagiria eskatzeko inprimakia bete beharko du. Inprimakia deskargatu daiteke inprimatu eta betetzeko, edo bestela, Aurretik erregistratzeko on-line Inprimakia erabili. Edonola ere, eskaera gauzatzeko, dagokion proiektuarentzako Izenperen Erregistro Gunean aurkeztu beharko da eskaera.
2. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da erregistrorako (902 542 542 telefono zenbakira deituta). Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzan egin ahal izango da erregistroa. Ondokoa da guztietarako ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
4. Egiaztagiria eskuratzeko baldintzak:
- Eskatzaileak, hau da, egiaztagiria izenpetuko duenak, honako agiri hauen originala edo kopia aurkeztu beharko ditu:
Herritar nazionala izanez gero: NANa.
Atzerriko herritarra izanez gero:
Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estatuetako herritarra: AIZa eta indarrean dagoen nortasun agiri bat, nortasuna egiaztatu ahal izateko.
Komunitatez kanpoko herritarrei dagokienez: egoitza txartela.
- Identifikaziorako Erakunde Publikoak eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko akta irekiko du. Eskatzaileak 16 urte baino gehiago izan behar ditu derrigor.
- Eskatzailea Identifikaziorako Erakunde Publikoan agertzetik salbuetsita geratuko da, baldin eta egiaztagiriaren eskarian egindako sinadura legezkotzat jo bada Notario aurrean.
e-NAN:
e-NAN erabili ahal izateko, txartel irakurgailu bat beharko duzu, eta www.dnielectronico.com web orrian aurkituko duzun softwarea jaitsi eta adieraziko jarraibideak bete.