Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Azken eguneratzea: 2007/10/29
Kontratazio Elektronikoari buruzko jakintza trukaketa Eusko Jaurlaritza eta beste Administrazioen artean
Sektore publikoaren kontratazio lege berriaren eztabaidak eta bere ondorengo onartzeak kontratazio elektronikoan interesa duten Administrazioen arteko jakintza trukaketa areagotu egin du.

Era berean, 2007. urtean zehar Eusko Jaurlaritza garatzen dabilen kontratazio elektronikoko ekimena ezagutzeko Instituzioen bisitak ugaritu egin dira.

Horrela bada, azkeneko hiletan ondorengo Instituzioen bisitak jaso izan dira:

  • Andaluziako Juntaren Ondare Zuzendaritzaren eta Berrikuntza Zuzendaritzarena.
  • Valenciako Generalitat-earen Ekonomia, Ogasun eta Lanbide Sailarena.
  • Galiziako Juntaren Ekonomia Sailarena.
  • Valentziako Diputazioarena eta Imelsa deituriko enpresa publikoarena. Imelsak Valentziako Udalen ekonomia eta gizarte mailako garapena du arduratzat eta etorkizunean bertako Udalek erabiliko duten kontratazio elektronikoko sistema bat abian jarri nahi du.
  • ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) izeneko elkarte publikoarena.