|

Zuzenean: Herritarrentzako Zerbitzua
Zer da Zuzenean ?
Zuzenean da herritarrari arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzua, hau da, herritarra eta Administrazioaren artean lotura gisa agerian dugun gunea.
ZUZENEAN Zerbitzua arian-arian leihatila bakarra izango da eta sartzeko gunea Eusko Jaurlaritzako sailek eskaintzen duten edozein zerbitzurako. Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzu eredu berriak egoitzak dauzka Bilbon eta Donostian eta, laster, Gasteizen ere eta bere arreta zerbitzuak ele bitan (gaztelaniaz/euskaraz) ematen ditu gehien atsegin zaizun kanala erabiliz (aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa edo Internet).
Argibideetan eta izapideak hasteko gaietan adituak diren langilez osaturiko talde batek osatzen du Zuzenean, zure eskaerak erantzuna jasoko duela bermatuko duena.
Zuzenean Zerbitzuak emandako zerbitzuak
Hamar zerbitzu izango dira aurrez aurreko kanala, telefonoa eta Internet erabiliz herritarrei Zuzenean Zerbitzuak eskainitakoak:
1. Informazio orokorra (pertsona fisikoei edo juridikoei buruzkoa ez dena) eta/edo partikularra (pertsona fisiko edo juridiko bati dagokiona) ematea.
2. Izapideak hastea.
3. Dokumentuen sarrera-irteeren erregistroa egitea
4. Ziurtagiriak, egiaztagiriak eta bestelako eskabideak ere ematea.
5. Ordainketa-Pasabidearen bitartez tasen, zehapenen eta prezio publikoen kobrantza egitea.
6. e-Administraziorako euskarria izatea
7. Sailetarako bisitaldiak kudeatzea.
8. Kexak eta iradokizunak kudeatzea.
9. Sailetarako deialdiak kudeatzea.
10. Sailetara bideratzen ditu herritarren eskabideak, eskaerak edo kontsultak baldin eta horiek tratamendu espezializaturik eskatzen badute.
Aurrez Aurreko kanala
Gizarteak, bere usadio eta ohiturei dagokienez aldaketak jasan ditu. Hori dela eta, Zuzenean Zerbitzuak etengabeko ordutegiak izango ditu herritarrei aurrez aurreko arreta eskaintzeko helburuz.
Herritarren arretako bulegoak:
Bilbo:
Kale Nagusia, 85
48011 PK Bilbo, (Bizkaia)
Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
2010. urtean Zuzenean Zerbitzua ondorengo egun baliogabe hauetan itxita egongo da:
Euskal Elkarte Autonomoan:
• Urtarrilaren 1a Urte Berri
• Urtarrilaren 6a Errege Eguna
• Martxoaren 19a San Jose
• Apirilaren 1a Ostegun Santua
• Apirilaren 2a Ostiral Santua
• Apirilaren 5a Pazko Astelehena
• Maiatzaren 1a Langileen Eguna
• Urriaren 12a Espainiako Jai Nazionala
• Azaroaren 1a Domu Santuen Eguna
• Abenduaren 6a Konstituzioaren Eguna
• Abenduaren 8a Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna
• Abenduaren 24a Eusko Jaurlaritzan jaieguna
• Abenduaren 25a Eguberri Eguna
• Abenduaren 31a Eusko Jaurlaritzan jaieguna
Bilboko egoitzan:
Aurrekoez gain:
• Abuztuaren 27a, Aste Nagusiko Ostirala.
• Uztailaren 31a, Inazio Deuna.
Gasteizko egoitzan:
Aurrekoez gain:
• Apirilaren 28a, Prudentzio Deuna.
• Abuztuaren 5a, Andra Mari Zuria.
Donostiako egoitzan:
Aurrekoez gain:
• Urtarrilak 20a, San Sebastian eguna.
• Uztailaren 31a, Inazio Deuna.
Eskabide orokorra:
Zuzenean Zerbitzuari iradokizun edo kexen bat bideratu nahi izanez gero, ondorengo eskabide orria(doc, 80 KB) erabil dezakezu. Goiko aldean azaltzen diren helbideetara, igorlearen lerroan "Erreferentzia: Zuzenean " zehaztuz, pertsonalki zein postaz, bidal dezakezu eskabidea.
Telefono kanala
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Deialdiaren balioa
Deialdiaren balioa ordutegi horretarako zure telefono hornitzailearekin kontrataturiko tarifaren araberakoa izango da. Zerbitzuagatik ez dago inolako kostu gehigarririk (doaneko modalitatea). Zerbitzu hauen prezioa 2296/2004 Dekretuak, abenduaren 10ekoa, Reglamento sobre mercados de comunicaciones electrónicas, acceso a las redes y numeración(672 KB, pdf) arautzen du.
Telefono zerrenda:
Gobernuko telefonoen zerrenda ere kontsulta dezakezu (175 KB, pdf)
Internet Kanala
Herritarrei arreta emateko zerbitzuari (Zuzenean) buruzko informazioa Interneten ere erabilgarri dago eguneko 24 lau ordutan www.euskadi.net helbidean.
On line Zerbitzuak:
Kanal horren bidez honako hauek eskuratu ahalko dira:
• Administrazioak eskainitako on line izapide guztien kudeaketa.
• Ordainketa-pasabidearen bitartez erabilgarri dagoen on line ordaintzeko zerbitzua.
• Interneten bitartez zure datuen egoerari buruzko kontsulta (ziurtagiri elektronikoa behar duzu).
Harremanetarako postontzia:
Gainera harremanetarako postontzia erabiliz zure iritziak eta kexuak helarazi ahal dizkiguzu, ahalik eta lasterren gure profesional talde batek puntualki erantzungo dietenak.
|