2009/05 Buletina
Boletín 05/2009
Ekonomia egunean

 

Carlos Aguirre, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburua

Pasa den maiatzaren 9an, Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun
Sailburu karguaz jabetu zen. UPV/EHUn Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da eta 1998tik Energiaren Euskal Erakundeko Giza-baliabide, Kalitate eta Sistemen Zuzendaria izan da.

Ekonomia-, eskualde- eta aurrekontu-politikan aditua da eta azken bi hamarkadetan
Euskadiko Alderdi Sozialistaren ohiko kolaboratzaile gisa ihardun da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaria izan zen 1995 eta 1998 artean, eta lehenago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Arazoetarako Lehendakariordetzako Zuzendaria eta Ekonomia eta Plangintza Saileko Zuzendaria izan zen.

Bestalde, maiatzaren 12ko Gobernu Kontseiluan Koldo Hualde Ekonomia eta Plangintza
Zuzendari izendatu zuten.






 

Informazio gehiago...



Euskal Autonomia Erkidegoko Iraunkortasunaren Udal Adierazleak     

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, “Euskal Autonomia Erkidegoko Iraunkortasunaren Udal Adierazleen” 2009ko txostena aurkeztu du berriki Dok Ekonomiaz argitalpenaren esparruan.
 
UDALMAP, Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Informaziorako Sistemari buruzko argitalpen honek, proiektuaren esparruan garatu diren metodologia eta egiaztatze fase ezberdinak, sortu den adierazle sistemaren ezaugarriak, beronen egitura orokorra eta edukiak eta udalinformaziorako tresna moduan duen erabilera aurkezten ditu.





 



Informazio gehiago...


 



Koiuntura

 

Europako Batzordearen udaberriko ekonomia aurreikuspenak  

Europako Batzordeak maiatzaren hasieran aurkeztu zituen ekonomia aurreikuspenen arabera, 2009 ekitaldian Europar Batasuneko ekonomia %4 uzkurtuko da. Finantza krisialdiak, atzeraldi orokorrak eta higiezinen merkatuan eman diren zuzenketek, eragin negatibo aizan dute ia herrialde guztietan.
 

Europako ekonomia gerra ondorengo atzeraldi ekonomikorik okerrenean murgilduta dago eta aurreikuspenak oraindik ere zalantzagarriak dira. Europaren etorkizuna, finantza-krisiaren ondorioen, ekonomia agente ezberdinen erantzunaren eta zerga- eta moneta-politika sustatzaileen baitan egongo da.

 

Testuinguru honetan, zerga- eta moneta-politika honek datorren urtearen amaiera baino lehen ekonomiaren hazkundea bultzatuko duela adierazi du Europako Batzordeak.








 
Informazio gehiago...(Ingelesez)


Koiuntura Di-Da batean   

Koiuntura Di-Da batean buletinaren maiatzeko alean zehazten denez, bizi garen testuinguru beltz honetan,ekonomiaz argitaratzen diren albiste gehienak oso ezkorrak dira. Oro har, 2010. urtea zertxobait hobea izango dela aurreikusten du, baina ekonomia aurreratuek ez dute hazkunderik lortuko eta Euroguneak balio negatiboak jasoko ditu berriro.







 





Informazio gehiago...



Koiunturaz

Hiruhileko buletin honek, 2008ko laugarren hiruhilekoaren analisia jasotzen du. Hiruhileko horretan, euskal ekonomiak lau hamarrenetara mugatu zuen bere BPGaren hazkundea.

Hala eta guztiz ere, oraindik hazkunde tasa positiboei eutsi zien, garatutako ekonomia eremu ia guztietan, epealdi berean, beherakadak jaso ziren bitartean.









 



Informazio gehiago...


 
Eskualdeko politika    
  

Europako hirien garapen iraunkorra bultzatuz

Europako Batzordeko Eskualde Politikarako Zuzendaritza Nagusiak argitaratu duen txosten honek, hirien eta eskualdearen garapenaren arteko erlazioa, hiriek eta hiri-politikak garapen iraunkorrean duten eragina eta Europako hiri ezberdinetako garapen ikuspegiak aztertzen ditu.

Dokumentu honek, azken bi hamarkadetan indarrean egon den Urban ekimenaren esparruko esperientziak jaso eta diruz lagundu diren proiektuen jardunbide egokien adibideak aurkezten ditu.





 



 

 

 


Informazio gehiago...(Ingelesez)

Informazio gehiago...(Frantsesez)



       

Kohesio-politikaren etorkizuna eztabaidagai  

Fabricio Barca-k, Eskualde Politikarako Zuzendaritza Nagusiak hala eskatuta, burutu duen kohesio politikaren bilakaerari buruzko txosten honek, 2013tik aurrerako erreforma prozesuaren oinarri gisa balioko du.

Txostenak esparru honetako lehentasun nagusiak aurkezten ditu, eta baita kohesio
politikaren oinarrien beharrezko erreformari buruzko gomendioak ere.








 

Informazio gehiago...(Ingelesez)

 

 
Lehiaren Defentsa 
 

Eguneroko kontsumo ondasunen banaketa: lehia, oligopolioa eta isilpeko kolusioa

Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak “Eguneroko kontsumo ondasunen banaketa: lehia,oligopolioa eta isilpeko kolusioa” txostena argitaratu du.

Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak ikerlan honetan aipatzen duenez, berariazko akordiorik gabe ere, enpresa liderren politikek (Carrefour, Mercadona eta Eroski) kalte egiten diete txikizkako merkatuko lehiari. Praktikan, egoera honek kontsumitzaileari ere eragiten dio, izan ere, hauek, aukera gutxiago dituzte eta, sarri, prezio altuagoak ordaindu behar dituzte.
 






 


Informazio gehiago...(Gastelaniaz)

 


Txosten eta Dokumentuak        
       

Espainiako Bankuaren finantza egonkortasunari buruzko txostena

Espainiako Bankuaren Finantza Egonkortasunari buruzko seihileko txostenean zehazten denez, azken hilabeteetan nazioarteko finantza ingurunea zaildu egin da eta Espainiako ekonomiak, beste hainbat herrialdek bezala, atzeraldi nabarmena jasan du, aurreikusitakoa baino gogorragoa.

Espainiako Gordailu Erakundeek berankortasun tasa altuagoak dituzte eta presio handiagoak jasan behar dituzte euren irabazien kontu eta kapitalean; bitartean, jarduera ez da iraganeko erritmo berean haziko.

 
Dena den, entitate guztiek ez dute jasaten presio bera, izan ere, hazkunde garaian kreditu eta arriskuen kudeaketa politika ezberdinak garatu dituzte eta, ondorioz, berankortasun tasak ere diferentziak nabari dira. Hala eta guztiz ere, gaur egun, beharrezkoa da Espainiako banku-sistema berdimentsionatu eta kostuak optimizatzera bideratutako estrategiak garatzea.



 


Informazio gehiago...(Gastelaniaz)

 

Alemaniako eskualdeak dira Europako I+Garen esparruko liderrak

Eurostaten txosten honek, I+Garen esparruko gastuaren Europako eskualdeen ranking-a aurkezten du. 2005. urtean, hogei izan ziren I+Gra euren BPGaren %3a baino gehiago bideratzen zuten eskualdeak (Lisboako Estrategiaren helburua).

Eskualde hauek Alemania (zortzi eskualde) eta Suediakoak ziren. Gastu intentsitate handieneko eskualdeak, hau da, %5etik gorakoak, Alemaniako Braunchsweig eta Sttutgart eta Suediako Västsverige izan ziren.




 








Informazio gehiago...(Ingelesez)


 

 

 

  

Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpo-merkataritza 2008

Eustatek dokumentu honek, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008 urteko kanpo-merkataritzaren esparruko emaitza nagusiak aurkezten ditu. Urte honetan esportazioak 19.888 milioi eurokoak izan ziren eta inportazioak berriz 20.102 eurokoak; bi fluxuek %7ko hazkundea izan zuten.

Kanpo-merkataritza defizitarioa izan zen beraz, 214 milioi eurotan eta estaldura-tasa %98,9an kokatu zen, aurreko urtean baino lau hamarren baxuagoa.




 


Informazio gehiago...

 


Estatistikak        

   

ELGEren gizarte adierazleak

Gizartearen ikuspegia 2009-ELGAren gizarte adierazleak txostenak, estatu-kideen gizarte gaiei buruzko informazio estatistiko zabala eskaintzen du: demografia- eta familia-ezaugarriak, enplegua eta langabezia, pobrezia eta desberdintasunak, gizarte babesaren eta osasun esparruko gastua eta gogobetetze maila (pertsonala eta lanbidekoa).




 










 


Informazio gehiago..(Ingelesez)         


Euskal Autonomia Erkidegoko Industria eta Eraikuntzaren Estatistika 2007

Eustatek argitaraturiko datuen arabera, euskal industriak sortutako balio erantsiak %7ko hazkundea izan zuen 2007, batez ere, Metalurgia eta metalezko artikuluen, Garraio materialaren eta Industria ez metalikoaren sektoreek bultzatuta.

Bestalde, ustiapeneko soberakin gordina %9 hazi zen, zerga aurreko emaitza %14 eta pertsonal kostuak %4.

Eraikuntza sektoreari dagokionean, Balio Erantsi Gordin nominalak hazkunde nabarmena izan zuen, %16koa.









Informazio gehiago...


 

 

Lagun bati bidali >
Baja eman >

EJko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Donostia - San Sebastián kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz, O eraikina, 2 solairua

economia@ej-gv.es