Eusko Jaurlaritzak ondorengo kontakturako bide hauek jartzen ditu eskura:
Web mezularitzaren tresna bat da. Horren bitartez, Administrazioari kontsulta, iradokizun, kexa edo web erabiltzaileek egoki deritzeten komunikazioak helarazteko aukera dago.
Euskadi.net delakoaren eduki batzuek posta elektronikoko berariazko helbideak eskuratzen dituzte. Horietara bidal daitezke aipatutako edukiekin zerikusirik duten kontsulta, iradokizun, kexa eta komunikazioak.
ZUZENEAN, herritarrari arreta presentziala eta telefono bidekoa emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzua da, hau da, herritarra eta Administrazioaren arteko lotura gunea begi-bistako dugun hura.
Foru Aldundiek Euskal zerga–arloko sistemaren esparruan dauden zerga guztiak, kudeatzen eta biltzen dituzte Euskal Itunaren araudiarekin bat etorriz. .Euskal Autonomia Erkidegoko zergen kudeaketarekin zerikusia duen galderarik egin nahi baduzu (PFEA, Sozietate Gaineko zerga…), dagokion lurralde historikoko Foru Aldundien Ogasun eta Finantza Sailera jo behar duzu: