Euskadi.neteko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.
Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena.
Euskadi.neteko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:
Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, jakinarazi mesedez Euskadi.neteko kontaktu postontziaren bitartez.
Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
| Nabigatzailea | Menuko aukera |
|---|---|
| Firefox |
|
| Internet Explorer |
|
| Safari (gaztelaniaz) |
|
| Opera (gaztelaniaz) |
|
Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.
Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisula nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
| Nabigatzailea | Menuko aukera |
|---|---|
| Firefox |
|
| Internet Explorer |
|
| Safari (gaztelaniaz) |
|
| Opera (gaztelaniaz) |
|
Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
| Nabigatzailea | Menuko aukera |
|---|---|
| Firefox |
|
| Internet Explorer |
|
| Opera (gaztelaniaz) |
|
Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzazke (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...). Beharrezko programak ez badituzu, ondorengo konektore (plugin) eta dohako programak eskeintzen dizkizugu.
Honen helburua da aztertzea Euskal administrazioaren hainbat atarien erabilerraztasun egokitzapen maila, beti ere WCAG 2.0-ren jarraibideak oinarritzat hartuta. Jarraian 2009. urtearen amaieran egindako lehen Behatokiaren emaitzak zerrendatzen dira, CTIC fundazioak garatutako TAW Observer tresnaren bitartez egindakoa. Erabilerraztasun behatokia urtero egitea aurreikusten da.
Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, Euskadi.neteko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.
Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun adieraztea lagungarri izango zaigu (orrialdearen helbidea) .
Mila esker zure laguntzagatik.