Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren eta beraren testuinguruaren azterketa jarraitua egiten du, horretarako dauden ekonomia adierazleak erabiltzen dituelarik.
Azterketa jarraitu hori hiruhilabetean behin (Koiunturaz) edo urtean behin (urteko txostenak) argitaratzen diren txostenetan zehazten da.
Txosten horietako argibideak osatzeko, zenbait estatistika produktu ere eskaintzen dira, ekonomiaren eragileentzat eta EAEko ekonomiaren bilakaeran interesa duen edonorentzat baliagarriak izan daitezkeenak. Produktu horien artean Ikerbide datu basea, habamosteroko adierazleak, ekonomia aurreikuspenen buletina eta egiturazko datuen bilduma aipatu behar dira.
Hori guztia informazio honetan laburbiltzen da.
Beste alde batetik, ekonomiari buruzko Argitalpenak editatzen ditu eta, kanpoko eragileekin batera, bestelako Azterlanak ere sustatzen ditu.
Aldi berean, ekonomiaren gaurko gaiei buruzko Mintegiak eta Jardunaldiak antolatzen ditu. Orobat, beste erakunde zenbaitek antolatutakoetan parte hartzen du.
Eskualde Politika ere Zuzendaritzaren oinarrizko eremuetako bat da, hala Europari dagokionez nola Autonomia Erkidegoari dagokionez.
|