Dokumentuan jasota daude Administrazioak teknologi berrien eremuan zabaldu dituen zerbitzuentzako zehaztapen eta baldintza teknikoak, Informatika eta Telekomunikazio Planean ezarrita dauden helburu estrategikoen arabera.
Informatika eta Telekomunikazio zuzendari andrearen Ebazpena (pdf, 2 or.)
(EHAAren 237. zkia., 2008ko abenduak 11)
Oraingo Eusko Jaurlaritzaren Informatika eta Telekomunikazio Planak datorren urtetarako helburu nagusitzat "herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Administrazioaren eraginkortasun maila handitzea" hartu ditu. Ildo horri jarraituz, Teknologia Berriak eta Informazio Sistemak erakundeen eta gizartearen arteko harremanak erraztu eta optimizatzeko funtsezko tresnak dira.
Eusko Jaurlaritzaren ustetan ITParen helburuak hedatu eta lortzeko baldintza garrantzitsu bat behar bezala definitu eta araututako estandar teknologikoak edukitzea da. Estandar horiek osatuko dute datorren urteetan ekingo zaien ekimen teknologiko guztien integrazio, kalitate eta segurtasun maila egokiak bermatu behar dituen erreferentzia markoa.
Estandarrak definitzea ekimen estrategiko eta beharrezkotzat jotzen da, Administrazioaren helburu estrategikoak lortzeko zuzenean laguntzen baitu:
Dokumentu horrek ezartzen ditu, besteak beste, oinarrizko edota korporatiboak izango diren estandarrak, Horiek guztiak Sailek eta Erakunde Autonomiadunek erabiltzen dituzten Informazio Sistema guztiak sustatzeko ezarri dira.
Informazio hori ezaugarri ezberdinak dituzten bi taldeei zuzendu zaie, hots:
Dokumentu horrek, bere gaurkotze-prozesua eta erabilera errazteko asmoz, bi atal izango ditu: alde batetik, oinarrizko edukia, non estandard teknologikoak zehazten baitira; eta bestetik, dokumentuari dagozkion eranskinak.
Estandar teknologikoen Dokumentua (nagusia) (pdf, 1.205 KB) 35 or.
Aipatutako eranskinak honako hauek dira:
Administrazio-sareekiko interkonexio eredua (JASO) (pdf, 863 KB) 13 or.
e-Administraziorako plataforma teknologikoa (PLATEA) (pdf, 672 KB) 32 or.
PLATEAren arkitektura eta modulu komunak (pdf, 4.138 KB) 60 or.
Aldaketaren kudeaketarako metodologia PLATEA proiektuentzat (pdf, 1.027 KB) 84 or.
ArinBide garapen-metodologia (pdf, 289 KB) 11 or.
Garapenerako-gidalerroak (pdf, 314 KB) 19 or.
Onartutako dokumentu-elektronikoen formatuak (pdf, 125 KB) 6 or.
Produktuen bertsio gaurkotuak / definitutako teknologiak (pdf, 194 KB) 5 or.
Hardware elementuen zerrenda (pdf, 832 KB) 14 or. berria!