Informatika eta Telekomunikazioak
 |
Herritarrentzat eta herritarrekin jardutea da; gardentasunaren, parte-hartzearen eta elkarlanaren balioetan. [ informazio gehiago ]
|
"Informatika eta Telekomunikazioak" izeneko atal honek ondoren aipatzen diren gaiak jorratzen ditu (informazio gehiago izateko bakoitzari dagokion esteka aukeratu):
|
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak, hain zuzen, martxan ipini du Software Librea bultzatzeko Bulego Teknologikoa. Horrek izango ditu ondorengo eginkizunak: Software Librearen eredua sustatu, garatu eta abiarazi, betiere, Euskadi arloan. [ informazio gehiago ]
|
 |
Dokumentuan jasota daude Administrazioak teknologia-berrien eremuan zabaldu dituen zerbitzuentzako zehaztapen eta baldintza teknikoak, Informatika eta Telekomunikazio Planean ezarrita dauden helburu estrategikoen arabera. [ informazio gehiago ]
|
 |
Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen barruan administrazio-zerbitzu elektronikoak ematera zuzendutako sistema informatikoak eraikitzeko jarduerak gidatzeko balio duen marko estrategikoa ezartzen du. [ informazio gehiago ] |
 |
Batuketa bat da, Euskadi Informazioaren Gizartean Planetik eratorritako jarraibideekin bat etorriz, abangoardia teknologikoko aitzinaldean joateari eusteko Euskadiri aukera ematen dioten helburu estrategikoei eta jarduera ildoei dagokiena, hain zuzen. |
|
Indarrean dagoen 2006–2009ko Informatika eta Telekomunikazio Planaren (ITPren) ildo estrategikoen arabera, teknologia berriek funtsezko tresna izan behar dute Administrazioarekin harremanak izateko garaian, eta barruko kudeaketa hobetzeak, azpiegitura teknologikoek, administrazio elektronikoak eta antolakuntzak izan behar dute plan horren ardatza. [ informazio gehiago ]
|
 |
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko, udalen lankidetzan doako gune publikoen sarea osatu da. [ informazio gehiago ] |
 |
Eusko Jaurlaritzak, unibertsaltasun printzipioa bermatu eta baserri inguruetako garapenaren alde eginez, enpresa publikoek alde batera utzitako udalerrietan banda zabalaren zerbitzua ezartzeko beharrezko diren barnegiturak erraztea jarri du helburutzat. [ informazio gehiago ]
|
 |
Euskadi Informazioaren Gizartean Planean sartutako programen multzoa da. Programa horien xedea da Internetekin loturiko teknologia berriak, informazio eta komunikazio alorrekoak, hain zuzen, eremu desberdinetan erabil daitezen sustatzea, betiere herritar guztiei benetako Ezagutzaren Gizartearen baitako bihurtzeko aukera emateko helburuz. [ informazio gehiago ] |
|