Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Erronka Digitala


Kzgunea

KZBanda Zabala

Kontratazio Publico Elektronikoa

Euskadi Informazio Gizartean Plana inflexio puntua izan zen Jaurlaritzak teknologi berrien alde egindako apustuan. Horrela, eta euskal gizarteari teknologi berrien erabilera bermatzearren, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, alde batetik, Europako telezentro sarerik handiena antolatu du, Kzgunea, eta bestetik,  KZBanda Zabala proiektuari esker Euskadiko geografia osoan banda zabala ezartzea lortu du, salbuespenik gabe, eta euskal gizarte osoari, -abiadura handian-, internet erabiltzeko aukera berberak emanez.

Ekimen hauek, bai Euskadi Informazio Gizartearen Planean, bai  Administrazio On Line Plan Estrategikoan  Administrazio On Line Plan Estrategikoan kokatzen dira, eta hauekin batera beste batzuk aurreikusten dira, ezagutzaren gizartea lortzea eta bretxa digitala delakoa saihestea helburu direla.

Horrela, Eusko Jaurlaritzaren 2004-2006ko On line Administrazioaren Plan Estrategikoaren barnean, Kontratazio Publiko Elektronikoa Euskal Enpresei, Administrazioari, Funtzionarioei eta Gizarteari berari onurak ekarriko dizkien estrategia moduan aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua sistema segurua baina eskuragarria, zorrotza baina erraza, erabilgarria eta agerikoa da.

Eusko Jaurlaritzak hedapenaren eta trebakuntzaren alde egindako apustu handia da, Euskal Enpresei lehiarako eta eragiketarako abantailak ekarriko dizkiena.

Azken eguneratzea: 2008/02/15