Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Euskadiko Administrazio Orokorreko zor publikoa

Eusko Jaurlaritzaren zorpetze politikak izan dituen irizpide orokorrak laburtze aldera, honako hauek aipa genitzake:  Merkatuen dibertsifikazioa, zorpetzearen kostea murriztea, politika ekonomikoaren ekintzen bidez zorpetzea koordinatzea eta bigarren mailako balore merkatuen eraginkortasuna handitzea. Arestiko politika hori balore negoziagarrien jaulkipenarekin gauzatu da, bai eurotan zein atzerritar beste txanpon batzutan.

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren kreditu sailkapena (rating), ospe gehien duten Kalifikazio Agentzia bien eskalako goi mailan dago.

Finantza- eta kaudimen-egoera eroso horri esker, eta euskal Administrazioak aurrekontu-politiken kudeaketa eta kontrolaren alorrean beti izan duen izen onari eta Euskadiko Zor Biziak merkatuan izan duen presentzia urriari esker, bai eta Europar Batasuneko kidea izateari esker ere, antzeko beste jaulkitzaile batzuentzat baino errazagoa izan da zorpetzea kokatzea. Merkatuaren baldintza onenen arabera egiten da hori, epe ertain eta luzera aurrekontu-egonkortasunaren egoerari hobeto doitzen zaizkion amortizazio-epeetan.

Azken eguneratzea: 2011/10/20