Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Finantzak - Sarrera

 

      Finantzen euskal arloa Espainiako Estatuko hazkuntzaren eta garapenaren bultzatzaile ahaltsutzat jo izan da. Joan den mendeko bigarren erditik aurrera Euskadin bildu ziren zenbait faktorek eragin dute ezaugarri hori.

 

      Elementu positiboen artean, aipatzekoak dira gure herriak Europako gainerako herriekin izan dituen eta dituen merkataritzako eta finantzako harremanak; gainera, kontuan hartu behar da Euskadik kokagune ona duela bere inguruko itsasbideetan eta burdingintza-tradizioa (burdinolak) izan duela. Harreman horiek, horrenbestez, kapitala metatzeko bidea eskaini zuten. Faktore horiei esker, Euskadik finantza-garapen nabaria lortu zuen eta lehenengo banku-erakundeak sortu ziren.

 

      Egun harrezkero, Euskadiko finantza-jarduerak aurrera egin du etengabe. Gaur egun, Estatuko lehenengo bost autonomia erkidegoen artean dago, sistema barruan dauden banku, aurrezki-kutxa eta kreditu-kooperatiben zerbitzuei esker.

 

      Finantza-erakunde handi guztiek bulegoak dituzte Euskadin, eta, gainera, bertan daude finantza-talde garrantzitsuenetako batzuen baltzu-egoitzak.

 

      Finantza-arloak euskal ekonomiako BPGd-ean duen eragina gero eta handiagoa da: urtero igotzeko joera nabaria da, %9 inguru igo ere.



 

Azken eguneratzea: 2004/12/13