Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua

Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organoak prestatutako txostena, Zergapideen elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzko 3/1989 Legeak emandako egitekoak betetze aldera.

Txostenaren helburua da urtean behin eta izaera bateratuaz Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen sarea osatzen duten ogasunen jarduera erakustea.

Urteko Txosten Bateratuak bi atal nagusi dauka, A eta B, alegia, alde batetik I. eta II. Kapituluak, eta bestetik, III., IV. eta V. Kapituluak, hurrenez hurren, bere baitan daramatzatenak.

I. eta II. Kapituluetan gure ogasunaren ezaugarri bereziak aurkezten dira baita haren zerga harremanak eta Euskal Herriaren finantzaketa sistema ere. Itunaren edukiari, araugintzarako eta ordainarazteko ahalmenari eta itundutako zergen arteko konexio guneei berrikuste bat ematen zaie. Gainera jaso da barne antolamendurako eredua ogasun gaiei dagokienez: Estatuari ordaindu beharreko kupoa, zeharkako zergengatiko doiketak, eta euskal erakundeen arteko baliabideen banaketa.

Bigarren atalean aztergai dugu Administrazioaren maila bakoitzeko jarduera eta horretarako III. Kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia aztertzen du eta IV. Kapituluak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak, ordea, eta V. Kapituluak toki ogasunak. Zerga eta ekonomia alorretako kudeaketak azpimarragarrien dituen gaiak, zerga bakoitzari lotuta, eta gainera arauetan izandako aldaketa esanguratsuenei buruz analisi labur bat egin da.

Azkenik, Urteko Txosten Bateratuak lau eranskin dauka osagarri moduan. I. Eranskinak laburpen bat eskaintzen du foru ogasunek araugintzan eginiko jarduketari buruz, II. eta III. Eranskinek, ordea, ekonomia eta zerga alorretan ogasun horiek egin duten kudeaketari buruz informazioa ematen dutelarik. Azkenik, IV. Eranskinak aztergai du zerga eta ekonomia alorretan toki ogasunek eginiko kudeaketa, udalerrien arabera xehatua datorrena.

Ondoren, Euskal Herri-ogasunak Egindako Lanez Osatutako azken urteetako Txostenek jasotzen duten informazioa PDF formatuan irakurri ahal da. Esteka sakatuz gero nabigatzailearen leiho berri bat irekiko da eta bertatik norberak aukera izango du edo irakurtzeko edo bere ordenagailura artxiboa deskargatzeko.

 

2009. urtea. Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua  (pdf 20.327kB)

·         I. kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 929kB)
·         II. kapitulua. Finantza-harremanak (pdf 975kB)
·         III. kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 768kB)
·         IV. kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 2.529 kB)
·         V. kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 563kB)
·         Eranskinak (pdf 3.138 kB)

 

(*) Markatzaileei egitura ikusteko, nabegazio-panelean Adobe Akrobaten eskerraldeko lehioan agertzen den “markatzaileak” ikonoa aukeratu, eta nahi duzun hiperestekaren gainean klikatu.

  

2008. urtea. Euskal Herriogasuntzak Egindako Lanez Osatutako Txostena  (pdf 4.034 kB)

·         I. kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 348 kB)
·         II. kapitulua. Finantza-harremanak (pdf 435 kB)
·         III. kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 329 kB)
·         IV. kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 1.131 kB)
·         V. kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 184 kB)
·         Eranskinak (pdf 1.474 kB)

 

2007. urtea. Euskal Herriogasuntzak Egindako Lanez Osatutako Txostena (pdf 10.637 kB)

·         I. Kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 1.323 kB)
·         II. Kapitulua. Euskal Autonomia Erkidegoko finantziazio-sistema: sarrera (pdf 1.651 kB)
·         III. Kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 1.164 kB)
·         IV. Kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 3.661 kB)
·         V. Kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 552 kB)
·         Eranskinak (pdf 4.088 kB)

2006. urtea. Euskal Herriogasuntzak Egindako Lanez Osatutako Txostena (pdf 4.046 kB)

·         I. Kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 421 kB)
·         II. Kapitulua. Euskal Autonomia Erkidegoko finantziazio-sistema: sarrera (pdf 480 kB)
·         III. Kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 379 kB)
·         IV. Kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 1.238 kB)
·         V. Kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 266 kB)
·         Eranskinak (pdf 2.513 kB)
 

2005. urtea. Euskal Herriogasuntzak Egindako Lanez Osatutako Txostena (pdf 3.933 kB)

·         I. Kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 261 kB)
·         II. Kapitulua. Euskal Autonomia Erkidegoko finantziazio-sistema: sarrera (pdf 315 kB)
·         III. Kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 217 kB)
·         IV. Kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 1.566 kB)
·         V. Kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 151 kB)
·         Eranskinak (pdf 3.933 kB)
 

2004. urtea. Euskal Herriogasuntzak Egindako Lanez Osatutako Txostena (pdf 10.098 kB)

·         I. Kapitulua. Zerga Harremanak (pdf 129 kB)
·         II. Kapitulua. Euskal Autonomia Erkidegoko finantziazio-sistema: sarrera (pdf 316 kB)
·         III. Kapitulua. Euskadiko Ogasun Orokorra (pdf 270 kB)
·         IV. Kapitulua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunak (pdf 4.696 kB)
·         V. Kapitulua. EAEko Toki Ogasunak (pdf 136 kB)
·         Eranskinak (pdf 4.703 kB)
 
 

Argibide eta informazio gehiago eta zehatzago jasotzeko honako helbidera jo behar da:

Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organoa
Gaztelako Atea 15 zk.
01007 Gasteiz (Araba)
Tel. 945 01 67 73
Fax. 945 01 67 71
E-mail: hac-tributos@ej-gv.es

 

Azken eguneratzea: 2011/12/29