|
Sozietateen gaineko zerga
Foru Zerga Kodea izenekoak lurralde bakoitzak PFEZri buruz duen araudi arautzailean sartzeko aukera ematen du. Aipatutako Foru Zerga Kodea delakoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetako zergei buruzko arauak bateratzea bideratzen duen informatika-aplikazioa da.
Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean
Sozietateen gaineko Zerga tributu zuzena eta pertsonala da, sozietateen errenta nahiz gainerako erakunde juridikoenena zergapetzen duena. Ekonomia Itunak bere Lehenengo Atalburuaren 3. sekzioan (14tik 20ra bitarteko artikuluak) aztertzen du zerga hau eta dena itunpeko zergapide bat dela adierazten du, Euskal Autonomia Erkidegoaren arauen menpekoa, hain zuzen. Beraz lurralde historikoetan eskumena duten erakundeek, Itunean bertan ezarritako harmonizazio printzipioak gordetzen badituzte zerga hau mugarik gabe arautu dezakete.
Egoitza fiskala Euskal Herrian lekututa duten erakundeei ezartzen zaizkie zerga honi buruzko euskal arauak. Aurreko ekitaldian erakundeen eragiketek guztira urteko 6 miloi euroko kopurua gainditzen badu, orduan eskatzen da gainera erakundeak Euskal Herrian, Ekonomia Itunean bertan adierazitako moduetan egin ditzala beren eragiketen %25 baino gehiago. Zergari dagokionez arau-lotura gune hau egoteak berez esan nahi du erakunde bati lotzeko egokituko zaion araudia bakarra izango dela, edo Euskal Autonomia Erkidego osoarenarena edo foruarenarena.
Itunak bere baitan sartuta darama zerga ordainarazteari buruzko lotura gunea. Zergaren ordainarazpena oso osorik foru aldundiei dagokie beren egoitza fiskala Euskal Herrian badago eta bere aurreko urtean beren eragiketa kopuru osoak 6 miloi euro kopurua gainditzen ez badu, beren eragiketak burutu direneko tokia edozein izanda ere.
Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin gertatzen den bezala, zerga honetan ere aukera ezartzen da erakunde batek araudi bakar bat aplikatuz bere kitapenaren emaitza zerga administrazio batzuen artean banatzeko, betiere zergapeko egitatea lurralde batean baino gehiagotan gertatu bada. Gertaera hau gertatzen da baldin eta erakunde batek lurralde batean baino gehiagotan diharduela haren eragiketa bolumenak 6 miloi euro gainditzen badu. Kasu honetan zerga ordainduko da ekitaldian zehar lurralde bakoitzean burutu den eragiketa kopuruaren proportzionaltasunean.
Sozietateen gaineko Zergaren ezaugarriak
2007 urtean zehar Arabak eta Bizkaiak foru arau bana onartu dute non Sozietateen gaineko Zerga partzialki aldatzen baita. Foru arau horietan hartutako neurririk aipagarriena da karga orokorra gutxitu dela %32,6tik %28ra igaro delarik, enpresa txikiei aplikagarria dena, aldiz, %24an geratu dela.
Aurrekoaren neurri osagarri gisa zerga alorreko pizgarriak arrazionalizatu eta eguneratu dira ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, enpresetako lehiakortasunerako funtsezkotzat jotzen diren jarduera haietan gastua kontzentratu delarik. Horien artean aipagarriak dira ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoarekin zerikusia dutenak, ingurumenaren zaintza eta hobekuntzarekin eta energia iturrien aprobetxamendu eraginkorrenarekin loturikoak eta laneratzeko zailtasun bereziak dauzkaten kolektiboak laneratzeko laguntza ematen dutenak.
Azkenik, arautze berri bat egin da lotetsitako eragiketei buruz —merkatuko prezioen arabera balorazioa egitea beharrezkoa bihurtzen delarik— eta halaber ondare sozietateei dagokienez.
Dena den, hiru foru arauak oraindik oso antzekoak dira, haien artean desberdintasunak sortzen dituzten alderdi batzuk epe laburrean zuzenduko direla espero bada ere hiru lurralde historikoen arauen artean harmonizazio maila handiagoa lortzeko helburuz.
Sozietateen gaineko Zerga lurralde historiko bakoitzean arautzen duten arauek berek informazio zehatzagoa ematearen kalterik gabe, arau hauek oro har dituzten ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
1. Zergapeko egitatea
Zergapeko egitatea subjektu pasiboak errenta lortzean datza, errenta horren iturria edo jatorria edozein izanda ere.
2. Oinarri Ezargarria
Oinarri ezargarria kalkulatzen da kontularitzaren emaitza abiapuntu hartuta eta berau zuzentzen da Foru Arauan aurreikusitako doiketez, hala dagokionean aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioaz gutxiagotzen delarik.
Amortizazioa
· Foru Arauek bere baitan daramate amortizazio taula xume bat eta erabiltzeko praktikoa.
· Oro har, amortizatzeko askatasuna aitortzen zaie bai ibilgetu materialeko eta ez materialeko elementuei baldin eta haien unitateko balioa 600 eurokoa baino handiagoa ez bada; bai enpresaren eragin kutsakorra murrizteari eta zuzentzeari atxikitako aktibo berriei; bai ibilgetu materialeko eta ez materialeko elementuei baldin eta kutsaturiko lurzoruen garbiketarekin zerikusia badute.
· Baldin eta I+Gri atxikitakoak badira, eraikinak salbu ibilgetu materialeko eta ez materialeko elementuek amortizatzeko askatasuna izango dute, eta halaber I+Gko gastuak baldin eta ibilgetu ez material bezala aktibaturikoak badira.
· Merkataritzako funtsa eta beste aktibo ez materialak amortizatzeko aukera dago amortizazioaren urteko gehienezko muga zenbatekoaren bostena delarik.
Baloratzeko arauak: Zuzenketa monetarioa
· Gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat ezartzen da ibilgetu materialeko eta ez materialeko ondare elementuen eskualdaketetan lorturiko errentetan inflazioaren eragina kentzeko helburuz.
Oinarri ezargarri negatiboak konpentsatzea
· Oinarri ezargarri negatiboak konpentsatu ahal izango dira ondorengo hamabost urte jarraituetan amaitu daitezen zergaldietako errenta positiboez.
Berrinbertsioa aparteko mozkinetan
· Zergaren oinarri ezargarriaz kanpo honako hauek utzi ahal dira:
- Erakundearen aktibo finko materialen eta ez materialen eskualdaketan lorturiko errentak baldin eta ustiapen ekonomikoei atxikita badaude eta eskualdaketaren zenbatekoa aktibo finko berrietan inbertitzen bada.
- Balore-zorroaren eskualdaketaren kasuan, lorturiko errentaren %60 baldin eta eskualdatu diren baloreek ematen zuten partaidetza gutxienez %5ekoa bazen eta horien jabe bada gutxienez urtebete bat lehenago.
· berrinbertsiorako epe bezala ezartzen dena berrinbertsioaren xedeko elementua eman edo eskura ipini baino urtebete bat lehenago eta geroko 3 urteen artean dagoen hura da.
3. Oinarri kitagarria
· Oinarri kitagarria inola ere ezin da negatiboa izan eta eragiketa baten emaitza da, Foru Arauan aurreikusitako murrizketak oinarri ezagarriari aplikatzetik aterakoa, alegia.
4. Zerga tasa
· Tasa orokorra:%28 (%32,6 Gipuzkoan)
5. Kenkariak
Aktibo finko materialetan inbertsioak pizteko kenkariak
· Aktibo finko materialetan inbertitzeagatiko kenkaria:Inbertsioaren zenbatekoaren %10a.
· Informazio eta telekomunikazio alorretako teknologiak sustatzeko kenkaria:%10 inbertsioarekiko eta izandako gastuekiko (bakarrik Gipuzkoan).
· Kenkaria kultura ondarea babesteko eta hedatzeko jarduerengatik eta halaber zinemagintzan edo liburugintzan eginiko inbertsioengatik:
- Kultura Ondarea: Eginiko inbertsioetako edo gastuetako zenbatekoaren %15.
- Zinemagintzan: %20 produktorearentzat eta %5 koproduktorearentzat.
- Liburuen argitalpena: Liburuen argitalpenean eginiko inbertsioaren %5.
Enpresen finantzaketa sustatzeko Kenkariak
· Inbertsio Produktiboetarako Erreserba:%10eko kenkaria erreserba berezi honetara eginiko zuzkidurengatik.
· Errenta aldakorreko baloreak erostea:%5eko kenkaria errenta aldakorreko baloreak erosteagatik (Gipuzkoan bakarrik).
Zenbait jarduera sustatzeko kenkariak
· Ikerkuntza eta garapeneko jarduerak burutzeagatiko kenkaria:
- kontzeptu horretan gastuen %30ekoa eta %50ekoa aurreko bi urtean izandako batezbestekoaren gastuen soberagatik.
- Ibilgetuaren elementuetan eginiko inbertsioen %10 (higiezinak eta jarduera hauei soilik atxikitako lursailak salbu).
- Berrikuntza Teknologikoko jarduerak burutzeagatiko kenkaria:
- %15/%20a kalitatea aseguratzeko arauak betetzen direlako ziurtagiria lortzearekin nahiz unibertsitateei edo erakunde zehatz batzuei eskatutako proiektuekin loturiko gastuei buruz.
- %10/%15 industri diseinuan, produkzio prozesuetako ingeniaritzan eta teknologia aurreratua erostean sortutako gastuei buruz.
- Kenkaria ingurugiroa hobetu eta zaintzeko jarduerengatik, eta energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragokoengatik:
- Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden ekipoetan eginiko inbertsioen %30a.
- Eragin kutsakorra gutxitu eta zuzentzeari atxikitako aktibo finko material berrietan eginiko inbertsioen %15a.
- Kenkaria esportazio jarduerengatik: 25% de las inversiones incurridas en la realización de determinadas actividades de exportación (únicamente en Gipuzkoa, si bien en Álava y Bizkaia puede aplicarse esta deducción hasta 2011 mediante unos porcentajes que van disminuyendo progresivamente hasta dicho año en el que quedará suprimida).
- Kenkaria lanbide heziketako gastuengatik: enpresako langileak lanbide heziketan prestatzeagatiko gastuen %10 (%15 gehiago baldin eta gastuek gainditzen badute aurreko bi urteetan izandako batezbestekoa).
- Tokiko inbertsio eta gastuengatiko kenkaria haur hezkuntzako lehen zikloko zerbitzua emateko helburuz: Izandako inbertsioen eta gastuen %15 (bakarrik Gipuzkoan).
- Kenkariak baldin eta enpresa kontribuziorik badago enplegu pentsioen planetan, gizarte aurreikuspeneko enpresa planetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetan baldin eta gizarte aurreikuspeneko enpresa tresna gisa badihardute:%10.
- Lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dauzkaten kolektiboetan enplegua sortzeagatiko kenkaria: aurreko ekitaldiarekin alderatuta, aipaturiko kolektiboei dagokienez langileen kopuruaren batezbestekoa handitzen den pertsona/urte bakoitzeko 3.000 euro, betiere gehikuntza horrek gutxienez bi urtez irauten badu.
Gipuzkoan kenkaria oro har enplegua sortzeari aplikatu ahal zaio zenbatekoak honako hauek direlarik:
- Aurreko ekitaldiarekin alderatuta lan-kontratu mugagabeko kontratua duten langileen kopuruaren batezbestekoa handitzen den pertsona/urte bakoitzeko 3.606,07 euro, betiere gehikuntza horrek gutxienez bi urtez irauten badu.
- 4.507,59 euro lana partitzeko akordioa badago.
- Aurreko zenbatekoez gain 3.005,06 euro gehiago baldin eta kontratatu den pertsona laneratzeko zailtasun bereziak dauzkaten kolektiboetan sartuta badago.
6. Enpresa txiki eta ertainen jardunbide berezia
Foru Arauak enpresa txiki eta ertainak sustatu nahi ditu jardunbide berezi bat ezarriz. Jardunbide horren ezaugarriak honako hauek dira:
- Karga tasa berezia enpresa txikientzat: %24 (Gipuzkoan aplikatu beharreko tasa %30a izango da 0tik 100.000 euroraino doan oinarri kitagarriarekiko eta %32,5eko gainontzeko oinarri kitagarriari dagokionez).
- Enpresa txikiek amortizazio askatasuna edukiko dute eta ertainentzat aplikatu beharreko amortizazioa izango da taulan ezarritako gehienezko koefizienteak 1,5ekin biderkatuz ateratzen dena.
- Energia-iturri berriztagarrien aprobetxamenduan inbertitzeagatiko kenkaria: Inbertsioen %15 (bakarrik Gipuzkoan).
|