|
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
Foru Zerga Kodea izenekoak lurralde bakoitzak PFEZri buruz duen araudi arautzailean sartzeko aukera ematen du. Aipatutako Foru Zerga Kodea delakoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetako zergei buruzko arauak bateratzea bideratzen duen informatika-aplikazioa da.
Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean
PFEZ zuzeneko zerga bat da, izaera pertsonala eta subjektiboa dauka, eta pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. Ekonomia Itunaren arabera, autonomia erkidegoaren eskumeneko itundutako zerga bat da eta zergadunaren ohiko bizilekua da lotura-puntua. Hau da, lurraldearen arabera eskumena duen Foru Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoan beraien ohiko bizilekua duten zergadunei zerga hori eskatuko die. Honen araudia Lehenengo Kapituluaren Bigarren Atalean jasota dago, 6.etik 13.era, biak barne, doazen artikuluetan, hain zuzen.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezaugarriak
Zerga honek aldaketa garrantzitsua izan du 2007an eta araudi berria urtarrilaren 1etik sartu da indarrean. Eraberritze horrek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen arteko harmonizazio maila handia ekarri du.
Zerga berria honen berritasunik handiena aurreztetik eratorritako errenten zergapetzean orain arte egon diren aldeak ezabatzea da. Horrela, zerga trataera berdina eman zaie, horiek guztiek zerga tasa berdina ordaintzen dituelarik.
Zergadunaren errentaren osagaiak lanaren, ekonomia-jardueren, eta kapitalaren (higigarriena zein higiezinena) etekinak, ondare-irabaziak eta galerak baita egotzitako errentak ere dira. Horrez gain, zerga honetatik salbuetsita dauden beste errenta batzuk ere jasota daude.
Zerga oinarria zehazteko, errenta bi motatan sailkatuta dago, alegia, errenta orokorra eta aurreztetik eratorritako errenta. Azken honetan etxebizitzetatik eratorritako kapital higiezinaren etekinak, kapital higigarriaren etekinen gehiena eta, halaber, ondare elementuen eskualdaketetan lortutako ondare irabaziak sartuta daude. Gainontzekoak errenta orokorra osatzen du.
Oro har, diru sarrerak eta gastuak diru sarrerak lortzen diren eta gastuak egiten diren zerga aldiari egotziko zaizkio.
Zerga oinarri orokorra eta aurreztearena kalkulatzeko, lehenengo errenta iturri bakoitzari dagozkion etekin osoak eta gastu kengarriak zenbatuko dira, tratamendu bereziak aplikatzearekin batera (laneko etekinen gaineko hobariak, sortuak izan zireneko urte kopurua, erosketa balioaren eguneratzea, ohiko etxebizitzan berrinbertitzea...), eta, ondoren, errenta moten arteko integrazioa eta konpentsazioa egin eta gero, errenta batekoa ala bestekoa (orokorra ala aurreztetik eratorritakoa) denaren arabera.
Oinarri berezia lortu ostean, likidazio-oinarri orokorra aterako da. Horretarako, konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatiko, gizarte aurreikuspenerako sistemetara eginiko ekarpenengatiko eta kontribuzioengatiko eta baita ere zerga aitorpena batera egiteagatiko murriztapenak egingo dira. Aurreztearen likidazio oinarria, bere aldetik, konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatiko murriztapenaren gerakinean, balego, aurreztearen zerga oinarria gutxitzetik lortuko da.
Likidazio-oinarri orokorrari zergaren eskala aplikatuko zaio kuota osoa ateratzeko. Aurreztearen likidazio-oinarriari, berriz, %18ko karga tasa bakarra aplikatuko zaio.
Zergaren eskalak bost tarte ditu, gutxieneko tasa marjinalaren %23tik errenta handienentzako den gehienezko tasa marjinalaren %45era arte dabiltzanak.
Kuota osoa kalkulatu ondoren, dagozkion kenkariak aplikatuko zaizkio: kenkari orokorra eta jarduera ekonomikoa sustatzeko kenkaria, kenkari familiar eta pertsonalak (kargurako ondorengo ahaideengatik, seme alaben urteko mantenua ordaintzeagatik, zergadunarekin bizi diren aurreko ahaideengatik, ezintasunagatik, adinagatik), ezindunaren ondare babestuari egindako ekarpenengatiko kenkaria, ohiko etxebizitza erosteko inbertsioetarako eta finantzatzeko kenkaria, ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria, ekonomia jarduerak sustatzeko kenkaria (inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik, langileek enpresan parte hartzeagatik eta ekonomia jardueran hastean inbertsiorako kreditu erakundeetan jarritako gordailuengatik), dohaintzengatiko kenkariak eta beste kenkari batzuk (nazioarteko ezarpen bikoitzagatik, sindikatuei ordaindutako kuotengatik, eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik).
Kenkarien kapituluan bi berrikuntza garrantzitsuak dira, alde batetik, autolikidazio bakoitzeko egingo den kenkari orokorra sortzea eta, bestetik, ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria zergadun bakoitzeko, banaka, aplikatzen dela, etxebizitza bakoitzeko egin ordez.
Eta 2008. urtetik aurrera, zergapekoen egoera ekonomikoa hobetzeko xedearekin, jarduera ekonomikoa sustatzeko kenkaria ezartzen da, urtean kuota osoa 400 euroan murriztuko duena. Kenkari hori auto-likidazio bakoitzean aplikatuko da.
Dagozkion kenkarien zenbatekoa kuota osoari murriztetik eratorritako zenbatekoa da kuota likidoa, hau da, zergadunak ordaindu beharko duen zenbatekoa.
Bukatzeko, likidazioaren emaitza aipatutako kuota likidoaren eta horren kontura sartutako kopuruen arteko diferentzia izango da.
|
PFEZ-REN OINARRIZKO ESKEMA
|
|
ZERGADUNAREN ERRENTA
|
|
- lanaren etekinak,
- jarduera ekonomikoen etekinak,
- kapitalaren etekinak,
- ondarearen irabazi eta galerak,
- errenta egozpenak
|
|
ZERGA-OINARRIA
|
|
Zerga-oinarri
orokorra
|
Aurreztearen
zerga-oinarria
|
|
Murrizketak:
- konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatik,
- gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik,
- zerga aitorpena batera egiteagatik
|
Murrizketak:
|
|
LIKIDAZIO-OINARRIA
|
Likidazio-oinarri
orokorra
|
Aurreztearen
likidazio-oinarria
|
|
Zergaren eskala
aplikatzea
|
%18ko tasa berezia
aplikatzea
|
|
KUOTA OSOA
|
|
Kenkariak:
- kenkari orokorra eta jarduera ekonomikoa sustatzeko kenkaria,
- kenkari familiar eta pertsonalak,
- ezintasunagatiko kenkariak,
- ohiko etxebizitzarengatiko kenkariak (erosketa eta alokairua),
- ekonomia jarduerak sustatzeko kenkariak,
- dohaintzengatiko kenkariak, eta
- beste kenkari batzuk: nazioarteko ezarpen bikoitza, sindikatuak eta alderdi politikoak.
|
|
KUOTA GARBIA
|
|
Konturako ordainketak (atxikipenak, konturako diru sarrerak eta ordainketa zatikatuak)
|
|
LIKIDAZIOAREN EMAITZA
|
|