Zorren Gerorapena / Zatikapena Borondatezko Epean
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomia eta Ogasuna
Finantza Zuzendaritza
Sail kudeatzaileek behin kitaturik zuzenbide publikoko zorren ordainketa geroratzea, Administrazioak era askean behatu ostean zordunaren diruzaintzaren egoerak ez diola uzten bere zorren kitapena gauzatzen. Geroratzen diren ordainketen zenbatekoek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte gerorapenak iraun artean, betiere, atzerapenagatiko interes tipoaren ala legez ezarritako interes tipoaren arabera, zerga-zorrak diren ala ez.
Arautzeko eskumenak izatearren 2/1998 ZEHATZEKO AHALAREN EUSKAL LEGEA APLIKAGARRIA duten Erkidego Autonomoaren Administrazioaren Sailek jarritako ZIGORRETATIK eratorritako zorrak salbuetsita daude araudia betetzetik.
Nori Zuzendua
Ordaintzeko borondatezko epe barruan, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin izaera publikoa duen kreditua zorduntzen duten Pertsona fisiko ala juridiko oro.
AraudiaEuskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 40.5 artikulua, betiere, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 22. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.
Telefonoak: 945-01.89.15 eta 945-01.89.10
Helbide elektronikoa:
Erantsi beharreko agiriakZordunak edo bere ordezkariak izenpetutako GERORAPEN / ZATIKAPEN eskaeraren eredu normalizatua. Bertan, eskatzailearen datuak, geroratzea eskatzen den zorra, ordainketa-egutegi proposamena eta ordainketen helbideratzea ahalbidetzeko bankuko datuak adieraziko dira, eta horrela balegokio, 18.000,-€tik gorako zorretarako, eskaintzen den bermea ere adieraziko da. (“Inprimakiak” atalean normalizatutako eredurako sarbidea dago).
Ez dago
Eskabideak Aurkezteko EpeaEskaera ordaintzeko borondatezko epe barruan aurkeztu beharko da.
Ordainketarako betekizuna ezarri zuen Sail kudeatzailean, ebazpen administratibo bidez.
Tramiteen deskripzioaBehin zordunaren eskaera jasota, Sail kudeatzaileak premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak Ogasun eta Finantzetako Sailburuordeak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko da gerorapena/zatikapena, eta ondoren, jakinaraziko zaie eskatzaileari zein espedientea kudeatzen duen Sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 31. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, diru bilketa exekuzio epean hasteko beharrezkoak diren ekintzei ekingo die.
Ogasun eta Finantzetako sailburuordea
7 hilabete eskaera egin denetik.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ez dagokio
Bestelako Agiriak
Ez dago.
Ez dago.
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
31/03/2011