2011ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko ekonomiak bere hazkunde erritmoa leundu zuen eta barne produktu gordinaren urte arteko tasa %0,6an kokatu zuen, aurreko balioa baino bi hamarren beherago, ahultasun handiko epealdia nozitzen ari dela agerian utziz. Hain zuzen ere, azken honekin dagoeneko sei hiruhilekoz jarraian pilatu ditu hazkunde positiboak EAEko ekonomiak, baina horietan guztietan ez da behin ere %1,0ra iritsi, enplegua sortzea edo galtzea banatzen duen marra izaten baita tasa hori.
Eusko Jaurlaritzak enpresekin egiten dituen kontratu-esleipenak Esleipendun-profilaren bitartez kontsultatu ahal izango dira aurrerantzean. Gobernuak eta erakunde publikoek zer, nola, nori eta noiz kontratatzen duten jakin nahi izanez gero, horretarako bidea emango du tresna honek.
BASEen arautegia. BASEei buruzko arauak. BASEen zergei buruzko araubidea. BASEei buruzko ohiko galderak
Betiko kultura-industriak, sektore ekonomiko esanguratsua izateaz gain gizarte baten egitura, izaera, kohesioa, eta garapen-maila sendotzen ditu. Gaur egun, digitalizazioarekin lotuta dauden berrikuntza prozesuek, aisiari helduta agertu diren industria berriek, eta edozein produkzioren alde kulturalak (diseinua, arkitektura, publizitatea, turismo kulturala, moda eta abarrek) erakusten gaituzte joera jakin batzuk. Horiek ezinbestekotzat hartzen dituzte kultura eta sorkuntza-industriak etorkizunean garapen ekonomikoa lortzeko.