Sailkapenaren izapideak egiteko prozedura:
-
Eskaera egin nahi duen Enpresak Txosten Karpeta bat bete beharko du. Halaxe hasiko da Sailkapenaren prozedura.
-
Aurkeztutako dokumentazioari esker, Administrazioak garbi jakingo du zer-nolako fidagarritasuna daukan Enpresa horrek lehian jarriko diren lanetan lehiatzeko. Horretarako, jardueretarako taldeak eta azpitaldeak izendatuko ditu, eta enpresak parte har dezakeen kontratuen zenbatekoa mugatuko du, talde edo azpitalde bakoitzari kategoria bat esleituz.
-
Dokumentazioa eta Sailkapen prozesua erabat doakoak dira.
1. ARAUTUTAKO INPRIMAKIAK ESKURATZEA
:: Internet bidez:
Honako orrialde honetan zuzenean eskura daitezke inprimakiak; hain zuzen, ondoko atalean: Inprimakiak.
:: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Bulego eta Ordezkaritzetan:
Gasteizen:
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
Donostia kalea, 1.
Bilbon:
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza.
Kale Nagusia, 85 (Informazio Orokorra - Beheko solairua).
Donostian:
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza.
Andia kalea, 13 (Informazio Orokorra - Beheko solairua).
:: Eraikitzaileen Elkarteen bitartez:
Arabako Eraikuntzako Enpresaburuen Elkartea.
Arabako Enpresaburuen Sindikatua, Posta pasabidea, 32.
Bizkaiko Eraikitzaileen Elkartea. Jesusen Bihotza plaza, 6.
2. BETETAKO INPRIMAKIAK AURKEZTEA
Izapideak egiteko inprimakiak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Bulego eta Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira.
|
|