Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroa administrazioarekin kontratuak dituzten edo administrazioarekin kontratuak egiteko moduan dauden enpresen datuak biltzeko zentro baten beharrari erantzunez sortua da.
Erregistro horretan bildutako datuak euskal administrazio publikoetako organoen esku jartzen dira, administrazioak erregistroan izena emanda dauden enpresen gaineko informazioa eskuratu eta kontsultak egin ahal izan ditzan..
Kontratisten Erregistroaren egiaztagiria 6 hilabetez behin berritu beharra dago.
Izapideetarako honako epe hauek aurreikusten dira:
-
Izena emateko izapideak dokumentazioa behar bezala jasotzen denetik hilabetera amaitzen dira, gutxi gorabehera.
-
Egiaztagiria berritzeko izapideak dokumentazioa behar bezala jaso eta hiru eguneko epean burutzen saiatzen dira.
Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emanda egon eta egiaztagiria indarrean izan behar dute eskaintzaileek; ezinbesteko baldintzak dira Eskaintza Elektronikoa egiteko.
|
Erregistroak enpresei eskaintzen dizkien abantailak:
-
Kontratisten Erregistroan izena emanda dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan lizitazio publikoetara sarri aurkezten diren enpresek ez dute kontratazio prozedura erregulatzen duten arauek eskatutako dokumentazioa behin eta berriro aurkezten ibili beharrik, eta, beraz, izapideak asko arintzen dira horri esker.
-
Erregistroan izena emanda dauden enpresa guztiek egiaztagiri bat jasotzen dute. Egiaztagiri hori Euskal Administrazio Publikoak antolatutako lizitazioetara aurkezteko behar dute.
Harremanetan jartzeko helbideak:
-
-
Gasteizen:
Sede del Gobierno Vasco - c/ Donostia-San Sebastián, 1 - 01010
-
Bilbon:
Delegación del Gobierno Vasco - c/ Gran Vía, 85 - 48011
-
Donostian:
Delegación del Gobierno Vasco - c/ Andía, 13 - 20004
|