Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratisten Erregistro Ofiziala
contratacion
Kontratisten Erregistro Ofiziala


Erregistroan izena ematea

   :: Informazio orokorra
   :: Erregistroan izena ematea eta       aldaketak
   :: Egiaztagiria berritzea
   :: Izena ematea Kontratazio       Elektronikoaren Sisteman
   :: Bilaketa
   :: Galdera ohikoenak
   :: Araudia
   :: Inprimakiak
   :: Laguntza-eskuliburua

 

Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emateko eskaerak izena emateko dosierraren bidez egiten dira; dosier horretan inprimaki normalizatuak daude, PAPEREAN zuzenean bete daitezkeenak, edo INTERNET bidez, aplikazio batera sartuz (horretarako beharrezkoa da txartela ziurtagiria izatea).

Inprimakietan (bai paperean nahiz aplikazioaren bidez egindakoetan) eskatutako datuak bete behar dira, eta beharrezko dokumentu osagarriekin batera aurkeztu.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Kontratisten Erregistro Ofizialean enpresaren izena emateari ekingo zaio, Ondare eta Kontratazio Zuzendariak emandako Ebazpenaren bidez. Egindako izen emateak EHAAn aldizka argitaratuko dira.


PAPEREAN

3 inprimaki hauek behera kargatu, bete eta sinatu beharko dituzu: Erregistroan alta emateko inprimakia, Kontratazio elektronikoko sisteman alta emateko inprimakia, Jakinarazpen elektronikoko sisteman alta emateko inprimakia.

Erregistroan izena emateko dosierra deskargatzea (pdf, 1225 kb)



INTERNETEN

Kontratisten Erregistro Ofizialaren aplikazio berriaren bidez datuak betetzeko, beharrezkoa da txartela ziurtagiria izatea eta agertuz doazen erlaitzak betetzea (agertzen diren ordenan egitea gomendatzen dugu).



 

Aplikazioa erabiltzeko
LAGUNTZA-ESKULIBURUA

 

 

Inprimakietan eskatutako datu guztiak adierazi behar dira, eta eskatutako dokumentu osagarri guztiak erantsi behar zaizkie:


1.
 IZENA EMATEKO ESKABIDEAN AGERTU BEHAR DIREN DATUAK:

  • Datu pertsonalak, edo, hala dagokionean, enpresaren datu sozialak; baita enpresan administrazio eta kudeaketa ardurak dituzten kideen zerrenda ere.

  • Langile tekniko administratiboen zerrenda.

  • Enpresa esperientziari buruzko datuak.


2. ESKABIDEARI ERANTZI BEHARREKO DOKUMENTU SORTA:


A) DOKUMENTAZIO JURIDIKOA

  • Eratze Eskritura eta, hala dagokionean, Sozietatearen Aldaketa eta Egokitze Eskritura. Baita bi dokumentu horiei dagozkien erregistro publikoen agiria ere. Eskaintza gizabanako batek egiten badu, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.

  • Ahalordetze Eskritura, Merkataritza Erregistroan sartua, hala dagokionean, eta enpresaren ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala.


B) ZERGA ETA GIZARTE SEGURANTZAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

  • Ekonomia Jardueren Zergan izena emanda dagoela adierazten duen agiria, eta azken ordainagiria, edo, hala dagokionean, ordainketa horretatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, dagokion erakunde zerga-biltzaileak emana.

  • Administrazio Publikoekiko Kontratuen Legearen Araudia onartzen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak.


C) ESTATUKO ENPRESA SAILKAPENARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Kontratazio Administratiboko Aholkularitza Batzordearen sailkapen egiaztagiririk edukiz gero soilik.


D) BAIMEN ADMINISTRATIBOAK

  • Dagokien jardueran aritzeko gaitasuna aitortzen dieten erakunde eskumendunen baimen administratiboak.

 

 

 

Oharrak:

  • Eskaturiko egoerak egiaztatzeko, dokumentu originalak, Administrazioak erkaturiko kopiak edo notarioaren aurrean egiaztatutako kopiak aurkeztu beharko dira.

  • Dagokien ogasunen eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri positiboak egiaztagiri horiek jaulkitzen direnetik 30 eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, Kontratisten Erregistro Ofizialean Kontratatzeko Gaitasunaren Egiaztapenaren Sailean egin  beharreko prozeduretan aurreikusten diren ondorioak izan ditzaten.

 

Azken eguneratzea: 2009/03/27
econtratacion