|
EPZk zehaztutako baloreek luzaroan diraute eta, gure ikuspegitik, gero eta indarraldi handiagoa dute, horiek aplikatzeak, zalantzarik edo interes gatazkarik balego, erabakiak hartzeko prozesua ikaragarri errazten duen heinean.

Erabiltzailea gidatzea eta zerbitzurako bokazioa
Erabiltzailea gidatzea eta zerbitzurako bokazioa bai barne bai kanpoko bezeroei eskainitako produktu eta zerbitzuak hobeto egokitzea ahalbideratzen ari dira. Horrela, Produktu eta Zerbitzuen Katalogo bat zehaztea, formatuak egokitu eta normalizatzea, hedapen ahaleginak sustatzea eta produktu eta zerbitzuak jasoko dituztenek emandako iritzi eta beharrak gero eta gehiago bereganatzea ildo horretan kokatzen dira.
Pertsonak baloratzea
Pertsonen eta lanaren alde eginiko apustua funtsezko gaia da erakunde honetan. Langileen gaitasunak hobetzera zuzendutako prestakuntza jardueren aukera zabala izatea horren adierazgarri ona da. Gero eta handiagoa den langileen parte hartzeak bai prestakuntza beharrei buruzko banan banako galdera sorten bidezko ikastaroak zehazteko unean bai horiek erakundean bertan emateko momentuan prestakuntza jarduerek duten harrera ona azaltzen du.
Langileen prestakuntza teknikoan aurrera egitea, Lehiaren Defentsa edo Estatistika bezalakoak diren eskumen berriak sendotuz, Kudeaketa Plan honen oinarrizko helburua da.
Talde-lana
Talde lana, bere aldetik, zerbitzuek eta hobetzeko talde horizontalek egitasmoak garatzeari hel diezaioten modurik ohikoena da, osagarrizko eskumen eta gaitasunak bateratzeko eta partekatutako ahaleginaren sinergiak sortzeko ahaleginak eginez beti. Hori guztia, Intranet egituran antolatutako proiektuak kudeatzeko sistemak lagunduta, horrela kide delako sentsazioa, informazioa partekatzea eta egitasmoak elkarrez garatzea bultzatzen da.
Gardentasuna
Gardentasuna kudeaketan antolaketan konfiantza sustatzeko eta, ezarritako helburuen bila, taldearen parte hartze handiago bat lortzeko biderik eraginkorrena da.
Kanpora begira, Produktu eta Zerbitzuen Katalogoa hobetzen jarraitzea, jarduera guztiak Urteko Memorian laburbiltzea eta web-ari nahiz hedapenerako baliabide elektronikoei protagonismo gehiago emateko apustu irmoa egitea, irudia birdiseinatuz, irisgarritasuna eta adiskidegarritasuna handituz, neurrirako produktu berriak sortuz (newsletter), eragile ekonomiko eta sozialekin eztabaida sustatzeko topaguneak definitzen saiatuz (eskualde garapeneko behatokia).
Erakundeari berari begira, proiektuak kudeatzeko barneko sistemak eguneratuz, eginiko eta hurrengo aldirako aurreikusitako jardueren deskargu publiko eta aldizkakoa sustatuz, zerbitzuetako eta hobetzeko taldeetako ordezkariei koordinaziorako batzordeetan hartuz. Horiek guztiak dira ezarritako gardentasun lerroa sendotzen laguntzen dituzten alderdiak.
Kudeaketako bikaintasuna
Produktu eta zerbitzuen eraginkortasuna, efikazia eta kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketako bikaintasuna Zuzendaritzaren helburu nagusietako bat da. Kudeaketa Plana batera osatzeaz eta hura betetzen dela aldizkako jarraipena egiteaz gain, 2007an aginte koadro integral berria gehitu da. Bertan, proiektu eta zereginen denbora sekuentzia ez ezik, horietako bakoitzeko jarraipen adierazleak sartuko dira eta baita proiektu/adierazle nagusien prozeduraren definizioa ere. Gainera, hobetzeko taldeak beraien kideen arteko ezagutzaren eta gaitasunen zeharkakotasuna sustatzeko elementu gisa finkatzen dira.
|