Titularra: Koldo Hualde Mayo
Donostia_San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tlf.: 012
Egitekoak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako instituzio publikoen jardueren plangintzan esku hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duenari jarraiki; eta eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza dinamizatu eta partaidetza hori gauzatzeko bideak bultzatzea, benetan itundutako plangintzara heldu ahal izateko; eta Euskal Autonomia Erkidegoa gobernatzearen parte ekonomikoa diseinatu eta idazten laguntzea Sailburuordetzari.
-
Lurralde-antolaketarako bitartekoak -maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusten dira horiek- eratzeko prozesuan parte hartzea, ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren erabakietan eta eskualde-plangintzari eragiten dioten erabakietan.
-
Euskal Ekonomiari buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak, orokorrak nahiz sektorekakoak, egitea.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egindako azterlan guztiak, ekonomia jarduerari eragiten diotenak, koordinatzea eta ekonomiaren eremuan diharduen edozein organori laguntza teknikoa ematea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak kasuan kasu ezartzen duenaren arabera.
-
Ekonomia ikerketarako metodoak garatzea eta, bereziki, euskal ekonomiaren zein beronen sektoreen eta/edo segmentuen ereduak.
-
Euskal Autonomia Erkidegoaren urteko eta seihileko egoera ekonomikoari buruzko txostenak prestatzea, EAEko aurrekontuen araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 61. artikuluan eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Euskal Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legeko 3.3 artikuluan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.
-
Euskal Herriko bertako nahiz Euskal Herrian eragina duen ekonomiaren eta politika ekonomikoaren egoera eta bilakaera, orokorra nahiz alorkakoa, begiratzea, bai eta estatuko zein nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere, aurreikuspen-teknikak landu eta erabiliz eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak prestatuz.
-
Jaurlaritzaren ohi besteko neurri ekonomiko eta finantzarioak, urteko aurrekontuen eremua gainditzen dutenak alegia, aztertzea eta analizatzea.
-
Euskal alor publikoak, herri administrazioek eta alor publiko enpresarialak ekonomi eta finantza gaietan duten jardunaren jarraipena eta analisia, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioak hainbat urtetan izango duen programazioaren egokitzapena eta eguneratzea bideratzeko.
Sailaren estatistika-produkzioa bultzatu, proposatu eta garatzea, betiere Euskal Estatistika Erakundeak dituen eskumenak errespetatuaz.
-
Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoak bildu behar dituen edukiak definitzea eta gertatzea eta programa zein politika publikoen ebaluazioa bultzatzea eta suspertzea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak auditoriaren alorrean dituen eskumenen kaltetan gabe.
-
Euskal Autonomia Erkidegoari doazkion izari eta eremuaren barruan, Marko Estrategiko Erregionalaren proposamena zuzendu, eratu eta prestatu, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Maparen proposamena zuzendu, eratu eta prestatzea ere, betiere bat etorriaz aplikatu behar den Europar Batasuneko arautegiarekin.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Esku-hartze Komunitarioko Programa eta Ekimenak prestatu, gauzatu eta segitu eta haien eraketa eta exekuzioa kontrolatu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak osatu beharreko programa eta ekimenak izan ezik.
-
Jaurlaritzari europar politika ekonomikoaren eta, bereziki, eskualde-politikaren bilakaera eta garapenaren berri ematea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan arazo sozioekonomikoak dituzten eskualdeak eta alorrak berrindartzeko osoko programak gertatu, proposatu eta kudeatzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren funtzioak, eta bai Lehiaren Defentsarako Erregistroaren kudeaketa eta koordinazioa ere, betiere apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuak bat etorriaz.
Eskualde-politikari dagozkion eginkizunak Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzarekin batera beteko dira.

|