Eusko Jaularitza

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Ikerbide
 

Gure azkenengo berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Euskal Ekonomia

Egitekoa eta ikuspegia

Egitekoa


Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (EPZ)
Ogasun eta Herri Administrazio Sailean dagoen egitura bat da, eta honen egitekoa da Sailburuordetzari, bereziki, eta Eusko Jaurlaritzari baita eragile ekonomiko eta sozialei ere, oro har, erabaki ekonomiko eta sozialak hartzeko arrazionaltasunari modu koordinatuan lagunduko dioten irizpideak ematea.

Betetzen dituen jarduera eta zerbitzuen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari eta toki kohesioari laguntza ematea lortu nahi du.

Egitekoa

Ikuspegia


Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak honako hauek lortu nahi ditu:

  • EAEn ekonomia gaietan erreferentziazko puntu nagusia baita lurralde garapen eta orekarako funtsezko oinarria ere izatea.

  • Eragile publiko (Jaurlaritzaren barnekoak nahiz kanpokoak) eta pribatu nagusien bazkide estrategikoa izatea, plangintza ekonomikoa koordinatuz eta alorretako politiken koherentzia erraztuz, Gobernu programaren eta Lisboako Estrategiaren testuinguruan, eta eragile sozialen parte hartzeari lagunduz, lurralde garapenean eragina duten politika publikoei dagokienez.

  • Euskal alor publikoaren ekonomia eta finantza jardueraren oinarrizko euskarri bihurtzea, bai azterketa eginkizunetan bai jarraipen, ebaluaketa eta gizarte orori emaitzen eta estatistiken hedapenetakoetan. Batez ere, Zuzendaritza estrategia publikoen orientabideen eta aurrekontu jardueraren arteko lotune bihurtu nahi da.

  • Euskal jardueraren erpina izatea, Europar Batasunaren politika eta estrategiari baita Europako erakundeei buruz, Europar Funtsei dagokienez.

Ikuspegi honek EPZ erreferentziazko ataltzat jotzen du lurraldea helburu duten politika publikoak planifikatu eta koordinatzeko oinarrizko alderdietan eta, horrez gain, ezinbesteko bilgunetzat ere hartzen du euskal ekonomiarekin loturiko gaietan, lurralde garapen kohesionatu, orekatu eta jasangarriari baita herritarren bizi baldintzak hobetzeari laguntza ematen dieten eragile eta erakundeekiko harreman estuagoaren alde eginez.

igo

Ikuspegia