Eusko Jaularitza

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Eskualde Politika
  6.  
  7. EBko Eskualde Kohesioko Politika
 

Gure azkenengo berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

EBko Eskualde Kohesioko Politka

PAB 2. Helburua (2000-2006)

EBren Kohesio Politikaren testuinguruan, Euskadi 2 zenbakiko Helburu bezala sailkatutako eskualdea da (egiturazko akatsak dituzten aldeen birmoldaketa ekonomiko eta sozialerako laguntza). Horren ondorioz, 2000-2006 aldian egiturazko laguntza jasotzen du.

Laguntza finantzarioaren helburua 1.300 milioi eurotik gora hartzen duen inbertsio‑ eta gastu‑programa baten aldi bereko finantzaketa da, Programazio‑agiri bakarra izenekoa (PAB) alegia, eta 2001eko martxoaren 7an 252 zenbakia duen Europako Batzordearen Erabakiaren bitartez onartu zena.

PAB delakoak, 2000-2006 aldian EAEko hiru lurralde historikoetan Egiturazko Fondoekin aldi bereko finantzaketa izango duten jarduerak hartzen ditu. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (%45), foru aldundiek eta udalek (%27), Bilbao Ría 2000 Elkarteak (%3) eta Estatuko Administrazio Orokorrak (%25) burutuko dituzte.  

2000-2006 aldirako aurreikusita dagoen inbertsioaren guztizko kopurua 1.315 milioi euroko da, 5 ardatz nagusietan banatuta dagoelarik.

Bestalde, egiturazko laguntza Eskualde Garapenerako Europako Funtsetik (EGEF), 563,1 milioi eurorekin, eta Europako Gizarte Funtsetik (EGF), 24,4 milioi eurorekin, dator.

pdfPAB 2. HELBURUA. Euskal Autonomia Erkidegoa 2000-2006 (5.0 Bertsioa) (1,13 Mb)

Ardatzak

Ekintzak

Inbertsioa

Guztizkoarekiko %

1.- Lehiakortasuna, enplegua eta e koizpen‑sarearen garapena hobetzea

Berrikuntza teknologikoa.

Inbertsioen finantzaketa

251.653.788

 

%19,1

2.- Ingurumena, inguru naturala eta ur‑baliabideak

Ur horniketa eta saneamendurako ekintzak, ingurumenaren kontrola, etab.

160.075.030

 

%12,2

3.- Ezagupen gizartea eta telekomunikazioak

Teknologiaren Euskal Sareari laguntzea. Ikerketa

428.662.116

 

%32,6

4.- Garraio‑sareak

Metro Bilbaoren II. linea.

Errepide eta autobideak

341.382.107

 

%26,0

5.- Toki- eta hiri‑garapena

Gainbehera etorritako eremuak berpiztea. Lanerako Prestakuntza eta Toki‑garapena.

127.441.826

 

%9,7

6.- Laguntza teknikoa

 

6.079.096

 

%0,5

GUZTIRA

 

1.315.293.963,

 

 

 

Kontseiluaren 1260/1999 Erregelamenduak, egiturazko funtsen xedapen orokorrak zehazten dituenak, 42. artikuluan bitarteko ebaluazioa egiteko beharra arautzen du. Ebaluazio hori ebaluatzaile independente batek egin beharko du.

 

2000-2006 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoak aurkeztu duen PDB (programatzeko dokumentu bakarra) dokumentuaren bitarteko ebaluazioaren emaitzetan, lortutako finantza eraginkortasuna maila altukoa dela azpimarratzen da eta ez da garrantzizko arazorik hautematen programazio aldi osorako ezarri diren helburuak lortzeko.