Eusko Jaularitza

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Eskualde Politika
  6.  
  7. EBko Eskualde Kohesioko Politika
 

Gure azkenengo berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

EBko Eskualde Kohesioko Politka

Euskal Autonomia Erkidegoaren EBEP (2002-2003)

Europar Batasunak sustatutako ekintza berritzaileak hiru gai estrategiko nagusietan oinarrituta daude:

  1. Ezagupen eta berrikuntza teknologikoan oinarritutako lurralde ekonomia.
  2. eEuropaRegio: informazio gizartea lurralde‑garapenaren zerbitzura.
  3. Lurralde nortasuna eta garapen jasangarria.

EAEko Ekintza Berritzaileen Programak (EBEP) lehenengo bi gai estrategikoak hartzen ditu kontuan eta EAEko Informazio Gizartearen berrikuntza eta zabaltzeko politikak definitzeko eta martxan jartzeko Europar Batasunaren lankidetzaren jarraipen naturala da.

 

Ildo horretatik, bost Ekintza Berritzaile Osagarriak zehazten dira.    Horietako lehena, Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzan eta berrikuntzan oinarri tutako ekonomia jardueraren arlo bat eratzera zuzenduta dago eta, gainontzeko laurak bai enpresa‑alorrean bai euskal gizartean oro har informazio teknologia berrien erabilera lagundu eta orokorrean zabaltzera bideratuta daude, herritar guztien artean eta euskal enpresa guztien artean aukera‑berdintasuna bermatzea azken helburua dutelarik.

 

Ekintza‑multzoa lotetsita dago Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntza sustapenerako eta informazioaren teknologia berrietako diren bi estrategia nagusiekin, alegia, Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntza 2001-2004 Plana (RIS eta RIS+ Ekimenetan zehaztuta) eta Euskadi Informazio Gizartean 2000-2003 Plana.

 

EAE-EBEP 2002-2003 delakoak abiapuntutzat hartzen du sustapen ekonomiko eta sozialerako edozein lurralde‑ekintza izateko, EGEF Ekintza Berritzaileen ekimen honetan Europako Batzordeak definitutako eremu estrategiko nagusiak lagunduko dituzten mekanismoak martxan jarri behar direla.

  • BioBask izeneko Ekintzak ezagupen eta berrikuntza teknologikoan oinarritutako ekonomia eraikitzera (I. gaia) bideratzen du bere estrategia. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren etorkizun ekonomikorako garrantzi berezia izango duten eremu zientifiko‑teknologikoetan maila goreneko ikerketarako masa kritikoa eskualdean eratzearen aldeko apustu irmoa egin du. Gainera, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen ahaleginduko diren ezagupena sortzeko ekintzetara zuzendutako laguntza nagusi da.
  • Enpresa Digitala Ekintzak, bere aldetik, oinarrizko baldintzatzat hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen arteko lehiakortasunerako beharrezkoa dela enpresak Informazio Gizartean erabat sartzeko eta TIC delakoen eremuko enpresa‑egitasmo berriak sustatzeko lagungarriak izango diren mekanismoak martxan jartzea.
  • “Konekta Zaitez Ciudadan@” eta NTI hedapenerako Gela Ibiltaria izeneko ekintzek lan‑eskema ausarta eta berria osatzen dute digital aroa eskualdeko herritarrei eta mota guztiko gizarte‑erakundeei oro har zabaltzeko. Horien estrategia, informazioaren teknologiek herritarren garapen pertsonalerako eta profesionalerako eskaintzen dituzten aukerak eremu guztietara (hiri zein landa eremuetara) hurbiltzean datza, euskal herritarron aukera‑berdintasuna eta alfabetizazio orokortua bermatzea helburu garbia duelarik.
  • Osagarri gisa, Arabako Foru Aldundiak “administrazio adimenduna” delakoari lotutako toki‑estrategia garatu du (Artxibo Fotografiko Digitala), herritarrekiko bere harremanetan modu berriak sartuz.