|
DEPURE
(DÉcisions PUbliques au niveau RÉgional dans l´économie de la connaissance)
DEPURE Eskualdeko Marko Eragiketa (EME) bat da eta hiru eskualde administraziok osatzen dute, hiru europar herrialde eta bi alde desberdin (Hegoa eta Ekialdea) ordezkatzen dituztenek. Programaturiko zereginei ekiteko deialdi publikoak ateratzea EME baten lan markoak bere baitan darama. DEPURE egitasmoa 2005eko uztailaren 1ean hasi zen eta 2008ko ekainaren 30ean amaituko da. 2.460.000 € izango da bere aurrekontu osoa eta horretatik 1.372.500 € dira EBren ekarpena.
Jakintza-gizartean erabaki publikoak (politikak, estrategiak, plangintzak eta ekintzak) aztertu, ebaluatu eta baliozkotzea ahalbidera ditzan sistema jasangarri bat garatu nahi du DEPUREk. Berariazko helburuen egiteko nagusia da plangintza eragiketak nahiz erabaki publikoak hartzekoak susta ditzaten lanabesez eta tresnez eskualde aginpideak hornitzea eskualde garapen jasangarriko eta kohesioko politika eta tresnen efikazia eta eraginkortasuna hobetuz eta informazio bilketa koordinaturako tresna eraberritzaileak eskainiz.
Gure herrialdearentzat gai horiek duten garrantziaren jabe, Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu eta Plangintza Zuzendaritza dugu eskualde garapeneko gaietan Europa barruan eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko helburua duen INTERREG IIIC - Hegoa Programaren buru. Gainontzeko bazkideak dira Italiako Toskana Eskualdea eta Hungariako Iparraldeko Eskualdea, beroren ordezkaria Hungariako Iparraldearen Garapenerako Agentzia-Norda delarik,
Egitasmoa amaitzean, espero ziren emaitzan honako hauek ziren:
-
Eskualde kudeaketa hobetzea jakintza gizartean eskualderatzea sustatzeko bitarteko gisa.
-
Eskualdeen arteko lankidetza sendotzea garapen agentziak, erakunde publikoak, klusterrak, eta abar bezalako eragileen artean lankidetzarako loturak sustatuz.
-
Era koordinatu eta Konparagarri batean eskualdeko informazioaren konparaketa errazteaz gain politika eta estrategiak aztertu eta bistaratzea ahalbideratuko dituen tresna bat sortzea.
-
Egitasmoa amaitu ondoren lankidetzarako iraun dezaten loturak sortzea.
Espero diren emaitzak lortzearren DEPURE metodologia bati jarraituko zaio eta metodologia hori honako ekintza hauetan oinarrituko da:
-
Eskualdeko klusterrak eta administrazioen eskualdearteko kluster birtualak sortzeko proposamenak, eskualde bakoitzari buruz berariazko informazioa lortzeko helburuz eta parte hartzen duten eskualdeek praktika hobeak elkar trukatu eta lankidetzarako aukera berriak sortzeko xedez.
-
Bistaratu, planifikatu eta ebaluatzeko sistema bat (DEPURE sistema) sortu eta garatzea administrazioentzat laguntza tresna berriak garatzeko xedez. Hain zuzen ere, tresna horiek lagungarriak izango dira erabakiak hartzeko faktore kritikoen eta laguntzako prospektibako ariketen artean bereizteko.
-
Bistaratu, planifikatu eta ebaluatzeko sistemaren gainean ekintza pilotu batez (DEPURE sistema) eskualde mailan DEPURE sistema baliozkotu eta ebaluatzea.
Aurkezpena (07/01/22)
Indicadores y análisis de competitividad local en el País Vasco (226 Kb)
Informazio gehiago lortzeko, harremanetan honako hauekin ipini ahal da.
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
0034945018000
edo dagokion kontsulta egin daiteke laster martxan ipiniko den web orri honetan: http://www.depure.org
|