|

Europar Batasuneko eskualde-politika elkartasun-politika da, ekonomia- eta gizarte-kohesioko politika. Garapen-mailari dagokionez eskualdeen artean dauden aldeak txikitzeko eta biztanleen arteko ongizate-desberdintasunak murrizteko helburua du. 2007 eta 2013. urteen artean kohesiorako erkidegoko funtsek (Eskualde Garapeneko Europako Funtsak -EGEF-, Europako Gizarte Funtsak -EGIF- eta Kohesio Funtsak) 347,4 mila milioi euro erabiliko dituzte hiru helburu hauek lortzeko: "bateratasuna" (gutxien garatuta dauden eskualdeen eta estatu kideen hazkuntza hobetuko duten baldintzak sustatzea), "eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua" eta "Europako lurraldeen arteko lankidetza".
Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den eskualde-politikaren helburuak eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua (eskualdeetako lehiakortasuna, erakargarritasuna eta enplegua handitzea) eta lurraldeen arteko lankidetza dira. [informazio gehiago]
Hainbat baliabideren bitartez gauzatzen da. Hona hemen:
- EAEko EGEF programa eragilea, 2007-2013
Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013rako EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) programa eragilean erkidegoko laguntzak 2007-2013 programazio-aldirako Euskal Autonomia Erkidegoan esku-hartzeko dituen estrategia eta lehentasunak biltzen dira, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako jardueren bitartez garatzen dena.
- LURRALDEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO PROGRAMAK
Lurraldeen arteko lankidetzaren helburuak mugaz haraindiko lankidetza biziagotzen du elkarrekin egindako tokiko eta eskualdeko ekimenen bitartez, bai eta nazioz haraindiko lankidetza ere, bere helburuak lurralde-garapen integratua eta eskualdeen arteko esperientzia-truke eta lankidetza.
- ESKUALDE-POLITIKAREN ETORKIZUNA (2014-2020)
Gaur egun eztabaida politiko zein instituzionalerako aldia dago irekita, eta bertan Europar Batasuneko hainbat eragile garrantzizko gaiei buruz dituzten iritzi eta itxaropenak azaltzen dabiltza. Eskualde eta Kohesio Politikaren eremuan, Euskadiren ikuspegitik, honako hauek dira interesgarrienak, besteak beste:
- BESTELAKO GAIAK
|