|
Zein dira eraginkortasun, ez-eraginkortasun eta xahuketa mailak zerbitzu publikoak ematen direnean? Administrazio publikoek erabiltzen dituzten baliabideak hobeto erabiliko balira, tarterik egongo litzateke arlo publikoak bere gain hartuko dituen behar berriei aurre egiteko? Helburu horiek lortu ahal izateko administrazio publikoek gero eta ebaluaketa azterlan gehiago eskatzen dute. Horri hiritarren eskaera gehitu behar zaio, gastu publikoaren eraginkortasuna eta zerbitzu publiko eraginkorrak eta kalitatezkoak neurri handiagoan eskatzen dituztelako.
Ikastaro honen helburua eraginkortasun publikoaren ekonomia azterketaren gaur eguneko garapen teorikoak eta metodologikoak modu zabal batean eskaintzea da. Ikuspegi hori zerbitzu eta politika publikoetan, oro har, erabiliko da, baina baita EAEko egoeran ere, ezinbesteko erreferentzia baita. Beste aldetik, ezin da ahaztu gastu publikoa ebaluatzeko interesaren atzean dagoena arlo publikoa bera sakonki eraldatzeko asmoa dagoela. Hain zuzen ere, aurrean dugun erronka hauxe da: kudeaketa publikoa eraginkortasuneko eta kalitateko irizpideen bidez modernizatzea eta, mendebaldeko herrialde gehienetan bezala, Politika Publikoak Ebaluatzeko Agentzia bat sortzea.
Programa
Hitzaldiak hizlarien ordenaren arabera
Guillem López (162 Kb)
Juan Cabasés (130 Kb)
José de Hevia (78 Kb)
Jose Luis Osuna (1,3 Mb)
María Bustelo (36 Kb)
Xabier Ballart (110 Kb)
Javier Losa (80 Kb)
Vicente Ortun (498 Kb)
|